Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Kultura Saila
7319

238/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Eusko Irratia / Radiodifusión Vasca SA Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan partaidetza izateko, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena emateko dena.

Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legeak 106 artikuluan honako hau ezartzen du: Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Sozietatearen helburua da: irudiak eta soinuak ekoiztea eta transmititzea, hain justu ere uhin edo kableko emanaldi erradiolektrikoen bidez oro har publikoarengana edo horren sektore batengana ailegatzeko, berehalakoan edo tarteko bat dela. Betiere, arlo hauek lantzeko: informazioa, kultura, arteak, aisialdia, komertziala, publizitatea, eta bai hezkuntza-sistemarekin elkarlanean aritzea, euskal kultura sustatu eta zabaltzea, bereziki euskara sustatu eta garatzea eta guzti horien osagarriak diren jarduerak ere.

2007ko azaroaren 26an, Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren Batzar Nagusi Unibertsal eta ezhoikoak sozietatearen kapitala zabaltzea erabaki zuen, berrehun eta berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hogei zentimotan (249.199, 20), euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko berrehun eta hogeita hamar mila zazpiehun eta berrogei (230.740) akzio berrien jaulkipena eginez. Akzio horiek korrelatiboki zenbatuak, 2668231tik 2898970era, biak barne.

Euskal Telebista / Televisión Vasca, SA sozietatean bazkide bakarra da Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca. Eta hori dela-eta, akzio berriekiko dituen eskubideez baliatu daiteke, eta lehen idatz-zatian zehaztutakoarekin bat etorriz, akzio berriak eskurazteko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar du.

Azkenik, Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Kultura Sailari atxikita dago.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko abenduaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoari baimena ematea Eusko Irratia / Radiodifusión Vasca, S.A. Sozietate Anonimo Publikoaren kapital-zabalkuntzan parte hartzeko. Zabalkuntza hori berrehun eta berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita hemeretzi euro eta hogeita zentimokoa da (249.199,20), eta euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balio nominaleko berrehun eta hogeita hamar mila zazpiehun eta berrogei (230.740) akzio berriko jaulkipena eginez burutuko da.

Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak hartutako partaidetza burututako zabalkuntzaren % 100ekoa da; beraz, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca Ente Publikoak aipatutako zabalkuntzaren ondoren sozietatean duen partaidetza hiru milioi ehun eta hogeita hamar mila zortziehun eta laurogeita zazpi euro eta hirurogei zentimokoa da (3.130.887,60), bi milioi zortziehun eta laurogeita hamazortzi mila bederatziehun eta hirurogeita hamar (2.898.970) akziotan banatua, euro bat eta zortzi zentimoko (1,08) balioa duelarik akzio bakoitzak. Horrek Sozietatearen kapitalaren % 100 egiten du.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko abenduaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala