Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
7120

IRAGARKIA, Juan Uranga Aldabaldetreku jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2007ko urriaren 5eko Ebazpena jakinaraztekoa. Ebazpen horren bidez, Juan Uranga Aldabaldetreku jaunari 20/2005 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik egin behar ez zitzaion ordainketa bat itzultzeko prozedurari hasiera eman zitzaion.

Ebazpen hori interesdunari jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela-eta, jendaurrean jarri da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:

– Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango dituela, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan: Donostia kalea 1, O eraikina 1, 4. solairua. 01010 - Vitoria-Gasteiz.

– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, interesdunak 15 eguneko epea daukala iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala