Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
7119

IRAGARKIA, interesdunei Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Añanako (Araba) Zambrana-Herran sendiaren Jauregia, Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman, jendaurrean jarri eta interesdunei entzuten zaie.

Aipatu ebazpena interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau.

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2007ko urriaren 4ko Ebazpenaren berri ematea (azaroaren 6ko EHAA, 213. zenbakia) ebatzi dut. Ebazpen horren bidez, Añanako (Araba) Zambrana-Herran sendiaren Jauregia, Monumentu izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman, jendaurrean jarri eta interesdunei entzuten zaie.

Interesdunen zerrenda: Zeida de Sola (Miami - Florida)

Iragarki hau Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetatik kontatzen hasita 15 egunetako epean, interesdunak bere eskubideak defenditzeko egoki iruditzen zaizkion alegazioak eta dokumentuak aurkeztu ahal izango ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 23a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

ARANTZA ARZAMENDI SESE.


Azterketa dokumentala