Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
7116

IRAGARKIA, Jon Ander Orts Barbero jaunak 2007ko abuztuaren 11n egindako eskabidea dela-eta hasi den 1269/07 zenbakiko espedientean emandako Segurtasun sailburuordearen Ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu espedientea Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Segurtasun sailburuordeak interesdunak egindako eskabideari buruzko Ebazpena eman du 2007ko urriaren 31n.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:

1.– Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingo sailburuari edo ebazpen hau eman duenari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; eta hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hala ere, gorako errekurtsoa jarri beharrik izan gabe, interesdunak Datuak Babesteko Agentziara jo dezake zuzenean, bere interesak defendatzera, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2 eta 23.3 artikuluetan eta Lortad garatzen duen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz. Interesdunak argi azaldu beharko du erreklamazioaren edukia, baita ere urratutzat jotzen dituen Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren manuak. Datuak Babesteko Agentziak emandako ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

2.– Interesdunak bere eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Segurtasun Sailburuordearen Kabinetean (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Erandio, 2007ko azaroaren 19a.

Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko zuzendaria,

JAVIER INDA ORTIZ DE ZARATE.


Azterketa dokumentala