Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7105

IRAGARKIA, Euskal Turismoaren 2007ko Ekitaldia antolatu, ekoitzi eta gauzatzea helburu dituen kontratua esleitu dela jakitera ematen duena (I.C.T. 41/30/07 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: I.C.T. 41/30/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Turismoaren 2007ko Ekitaldirako lekua alokatzea, protokoloa antolatzea, eta ekitaldia bera ekoiztea eta errealizatzea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko urriaren 22ko EHAA, 203. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Kontratuak, gehienez, hirurogeita hamar mila (70.000,00) euroko aurrekontua izango du.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko azaroaren 19a.

b) Kontratista: Ikom Irudi eta Kumunizazioa, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 69.974,44 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 21a.

Berrikuntza eta Energia sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala