Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7104

IRAGARKIA, Ertzaintzak Erandion (Bizkaia) duen Zentraleko segurtasun-zerbitzua helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitu dela argitara emateko dena (KBN C02/066/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/066/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Ertzaintzaren Erandioko (Bizkaia) Zentralerako segurtasun zerbitzua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko martxoaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 56. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: murriztua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat laurehun eta berrogeita hamar mila euro gehienez ere (1.450.000,00).

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko azaroaren 14a.

b) Kontratista: Ombuds Compañía de Seguridad, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintzaren banakako prezioen araberakoa, guztizko aurrekontua 1.448.408,00 euro dela, gehienez ere.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 23a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala