Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
7100

EDIKTUA, erregistroko traktu segidakoari berriro ekiteari buruzko 1066/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1066/07 prozedura bideratu dela, Maria Begoña Isabel Perez de Loza Martinezek eskatuta, honako finka honen erregistroko segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea:

Landa-finka.– La Reinejako etxaldea, hamabost zelemin eta kuartillo batekoa, alegia, hogeita bederatzi area eta hogeita bederatzi zentiarea. Mugakideak: Iparraldetik, kale estua; Hegoaldetik, Castro Gonzálezen etxea eta bidea; Ekialdetik, bidea; eta mendebaldetik, erretena.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 8a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala