Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
7098

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 699/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Esther Viloria Zudaire andrea, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko Epaitegiko idazkari judiziala.

EDIKTUA

Jakinarazten dute Epaitegi honetan 699/07 espedientea bideratu dela abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. Juan Jose Garcia Zabalbeitia jauna testamentua egin barik hil zen, Abanto-Zierbenan, 2007ko martxoaren 16an. Hori dela eta, jaraunsleak deklaratzeko eskatu du Ramón Zabalbeitia Alonso jaunak, eragilearen hirugarren mailako ahaidea den aldetik. Gaur hartu den ebazpenean erabaki da kausatzailearen jaraunspena eskatzen dutenen adinako eskubidea edo hobea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, hogeita hamar eguneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Ohartarazten zaie zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izango dutela, baldin eta esandakoa egiten ez badute.

Barakaldo (Bizkaia), 2007ko irailaren 25a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala