Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
7097

EBAZPENA, 2007ko azaroaren 26koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuaren Kabineteko zuzendariarena, nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarien 2007ko deialdiko epaimahaikideak nortzuk diren aditzera ematekoa.

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bidez (abenduaren 20ko 422/2005 Dekretuak aldatua), Arrantzako eta Nekazaritzako sektoreetako "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sariak sortu ziren (nekazaritzaren sektorean nekazaritzako, abeltzaintzako eta basozaintzako alorrak sartzen dira), sektore horietan ibilbide profesional nabarmena izan duten pertsonak edo kolektiboak aintzatesteko.

Nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarien 2007. urteko deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko maiatzaren 4ko Aginduaren eranskineko zazpigarren oinarrian xedatutakoa betez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza eta arrantza sektoreetako ibilbide profesionalei ematekoa den "Gonzalo Nardiz Bengoetxea" sarien 2007. urteko deialdiko epaimahaikideak nortzuk diren aditzera ematea:

Epaimahaiburua: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua, Gonzalo Sáenz de Samaniego Berganzo jauna.

Epaimahaikideak:

– Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea, Luis Miguel Macías Pereda jauna.

– Elikagai Politika eta Industriako sailburuordea, José Antonio Suso Pérez de Arenaza jauna.

– Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuaren Kabineteko zuzendaria, M.ª Isabel Sola Brea andrea.

– Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Juridikoen burua, Nuria Navarro Hernández andrea. Idazkari-lanak egingo ditu.

– Arabako Foru Aldundiaren izenean: Nekazaritzako zuzendaria, Txema García Tabernero jauna. Ordezkoa: Fernando Martínez Bujanda jauna.

– Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Ikerne Zuluaga Zamalloa andrea. Ordezkoa: Mendi eta Natur Guneen zuzendari nagusia, Peli Manterola Arteta jauna.

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesús Argiñarena Otamendi jauna. Ordezkoa: Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia, Asier Arrese Zabala jauna.

– Bizkaiko Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Federazio-burua, Iñaki Zabaleta Bilbao jauna. Ordezkoa: Aurelio Bilbao Barandica jauna.

– Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Federazio-burua, Jaime Tejedor Uranga jauna. Ordezkoa: Miren Garmendia Ceberio andrea.

– Nekazaritzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean:

* Eva López de Arroyabe andrea (E.H.N.E.– U.G.A.V.). Ordezkoa: Mikel Kormenzana Oqueranza jauna.

* Mikel Arteaga Arruti jauna. (E.N.B.A.–Bizkaia-Gipuzkoa). Ordezkoa: Tomás Ordeñana Egileor jauna.

– Arrantzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean: Ondarroako Alturako Arrain Ekoizleen Elkarteko kudeatzailea, Victor Badiola Moral jauna. Ordezkoa: Francisco Arauco Acarregui jauna.

– Nekazaritzako kooperatiben izenean: Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioko burua, Alfredo Montoya Estíbalez jauna. Ordezkoa: Federazioko buru-ordea, Martín Uriarte Zugazabeitia jauna.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 26a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuaren

Kabineteko zuzendaria,

M.ª ISABEL SOLA BREA.


Azterketa dokumentala