Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
7096

EBAZPENA, 2007ko azaroaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko arte galeriei estatutik at antolatzen diren nazioarte mailako arte azoketan standak alokatzeko diru-laguntzen berri ematen duena. Dirulaguntzok Kultura sailburuaren 2007ko maiatzaren 30eko Aginduaren babesean ematen dira.

2007ko ekainaren 26an argitaratu zen EHAAn Kultura sailburuaren 2007ko maiatzaren 30eko Agindua, nazioarte mailako arte azoketan standak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte galeriei diru laguntzak emateko erregimena arautzen duena.

Aipatu Aginduaren 11.3 artikuluaren arabera, aginduan arautzen diren dirulaguntzen onuradun gertatzen direnetariko bakoitzari egingo zaion ebazpenaren berriemateaz gain, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hori dela eta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea, eranskinean azaltzen den moduan, 2007ko maiatzaren 30eko Kultura sailburuaren Aginduaren babesean estatutik at antolatzen diren nazioarteko arte azoketan parte hartzeko emandako dirulaguntzen eta dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesa dutenak jakinaren gainean jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 15a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

ERANSKINA/ANEXO

Dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda / Relación de solicitantes a los que se les concede subvención:

Eskatzailea	 Jarduera	Emandako dirulaguntza (euroak)

Solicitante	Actividad	Subvención concedida (euros)	

Cristina De La Fuente Ortiz de Zarate	Art Lisboa	7.137	

Altxerri, S.L.	Art Cologne	8.414	


Azterketa dokumentala