Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7095

AGINDUA, 2007ko abenduaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzak deitu dira unibertsitatez kanpoko itundutako ikastetxeetarako, 2007-2008 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hasi berri diren ikasle etorkinentzat kultura artekotasuna lantzeko programak eta hizkuntza indartzeko programak egin ditzaten.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, hezkuntza kultura anitzeko testuingurura egokitu behar dela jakin badakienez, kultura arteko hezkuntza-eredua garatu nahi du. Eredu horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua lortzea da. Ikastetxeetan kultura-aniztasuna onartzea funtsezkoa da kultura arteko benetako gizarteak lortzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak unitateak itaunduta duten unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasle hasi berriei eskaintzen zaizkien laguntzak arautu nahi ditu, ikasle horiek gure hezkuntza-sisteman errazago sar daitezen.

Euskal Hezkuntza Sisteman hasi berriak diren ikasleei laguntzeko, ezinbestekoa da euren komunikatzeko gaitasuna hobetzea; behar horri erantzuten diote, hain zuzen, hizkuntza indartzeko zenbait programek. Hain zuzen ere, agindu honek oinarri dituen aginduek programa horien ezarpena, eta, hala dagokionean, haien diru-laguntzak jaso dituzte.

Banakako emaitza onak ekarri dituen neurria, berriz, kolektiboki ez da nahikoa izan ikastetxeko ikasle etorkinen portzentajeari erreparatuta, eta, horregatik, agindu honek, aurrekontu-aukeren barruan, diru-laguntza ildo berria ezartzen du, itaundutako ikastetxeetan kultura artekotasuna lantzeko programak taxutze, zuzentze eta kudeatzearen kostua konpentsatze aldera. Ekitaldi honetan ikasleen % 30 baino gehiago etorkinak dituzten ikastetxetara dago zuzenduta ekimen hau.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri duen urriaren 16ko 222/2001 Dekretua kontuan hartuta, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. tituluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren esparruko diru-laguntzez ezarritakoarekin bat etorriz eta, oro har, aplikagarri diren gainerako xedapenak ere kontuan hartuta, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

1.– Hona agindu honen xedea: itundutako ikastetxeei emango zaizkien diru-laguntzen erregimena arautzea. Diru-laguntza horiek zentroaren kultura arteko ikuspegia koordinatzeko eta hasi berri diren ikasle etorkinentzat hizkuntza indartzeko programak egiteko dira, baldin eta, euskara ez dakitelako, komunikatzeko gabezia handiak badituzte, eta, beraz, 2007-2008 ikasturtean hizkuntza indartzeko plan bat behar badute.

2.– Agindu honen bidez deitutako diru-laguntzak finantzatzeko bi milioi eta seiehun mila (2.600.000) euro jarri dira. Zenbateko hori areagotu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntzen beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu ez den diruaren arabera, eta deialdia ebatzi aurretik. Hala gertatuz gero, Administrazio eta Zerbitzuetarako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da horren berri.

2. artikulua.– Onuradunak.

1.– Deialdi honen onuradun izan daitezke Lehen edo/eta Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuak, Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak, baldin eta hurrengo artikuluan deskribatutako jarduerak, diruz lagundu daitezkeenak, egiten badituzte.

2.– Onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, izaera bereko itzultze- edo zehapen-prozedurek bukatuta egon behar dute, eta zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla frogatu behar da.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginak (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez aldatu zen) 50. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritako kausaren batean dagoen inor ezin izango da onuraduna izan.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Hauek izango dira diru-laguntzen xede:

a) Ikasleen % 30 baino gehiago etorkinak dituzten ikastetxeetan kultura artekotasuna lantzeko programak taxutzeko, zuzentzeko eta kudeatzeko direnak.

b) Ikastetxean hasi berriak diren Lehenengo edo/eta Bigarren mailako ikasleen (2006ko irailaren 1az geroztik) hizkuntza-gaitasunak indartzekoak.

2.– Finantzatutako irakasleek indarreko araudian eskatzen den titulazioa izan beharko dute Lehen edo/eta Bigarren Hezkuntzan euskara irakasteko eta, irakaskuntza hori emateko ardura izateaz gain, helburuak, edukiak, jarduera didaktikoak eta ebaluazio-irizpideak izango dituen programazio didaktikoa egiteko ardura ere izango dute.

3.– Finantzatuko den aldia ikastetxeak errefortzua ezartzen duenetik hasi eta 2007-2008 ikasturtearen bukaerara bitartekoa izango da, gehienez ere 2007-09-01etik 2008-08-31ra arte.

4.– Ez dira diruz lagunduko 2008ko martxoaren 31tik aurrera ezartzen diren hizkuntza-errefortzuak.

4. artikulua.– Eskabideak, epea, tokia eta dokumentazioa.

1.– Eskabideak I. eranskineko eredu normalizatuaren arabera egingo dira, eta honako dokumentazio hau erantsiko zaie:

– Ikastetxean matrikulatu berri diren ikasle etorkinen zerrenda, datu hauek zehaztuta: ikasleen izena, kurtsoa, ikastetxean noiz matrikulatu den, etab. (II. eranskina).

– Ikastetxean hizkuntza indartzeko garatzen diren programen deskribapena (III. eranskina), ondokoak adierazita:

a) Eskatutako aldirako programan arituko diren irakasle espezializatuak, irakasleen dedikazio-ehunekoa, irakasleek programarengatik jasoko dituzten ordainsari gordinen zenbatekoa eta irakasle bakoitzak programan irakaskuntzari zenbat denbora eskainiko dion. Diru-laguntzaren xede den programan parte hartzen duten irakasle espezializatuen titulazioaren eta indarreko lan-kontratuaren kopia ere erantsi beharko da.

b) Parte hartzen duten ikasleen izen-abizenak, kurtsoa, jatorrizko herrialdea; programaren programazio didaktikoa, ordutegiak, helburuak, jarduera didaktikoak eta ebaluazio-irizpideak barne hartuta; errefortzua noiz ezarri(ko) den, etab.

– kultura artekotasuna lantzeko ikastetxean garatu nahi den programaren deskribapena; hartzaileak, ordutegiak, helburuak, edukiak eta jarduerak zehaztuta, baita kultura artekotasunaren koordinatzaile zein irakasle arituko den ere.

– Legezko ordezkariaren zinpeko aitormena, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. idatz-zatian (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez aldatua) ezarritako kausaren batean ez egotearena, baita xede bera duen beste inolako deialdi baten babespean ez egotearena, edo egonez gero, aitortu beharko du deialdi horrek ez duela finantzatzen irakasle parte-hartzaileen kostua. Orobat, ziurtatu beharko du ordezkaritza- organo gorenak garatzekoa(k) den(diren) programa edo programen berri duela eta onartu egiten duela/dituela (IV. eranskina).

– Zerga-betebeharrak bete dituela frogatzen duten agiriak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarritakoaren arabera (EHAA, apirilaren 21ekoa). Titularra pertsona juridikoren bat izanez gero, diru-laguntza hau eskatzeko behar adinako aginpidea baduela egiaztatu beharko du eskatzaileak.

2.– Deialdi honetan parte hartzeko eskaera, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

3.– Eskabidea eta dokumentazioa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan jasotako edozein modutan.

5. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeko organoa.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

6. artikulua.– Aurkeztutako eskabidean egindako hutsen zuzenketa.

Aurkeztutako eskabidean akatsen bat edo zehaztasunik eza dagoela ohartuz gero, eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta 10 eguneko epea izango du akatsak zuzentzeko. Era berean, jakinaraziko zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela; horretarako, ebazpen bat emango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan jasotakoaren arabera.

7. artikulua.– Balorazioa.

1.– Eskolatzeko Lurralde Batzordeek aurkeztutako programa kultura artekotasuna lantzeko egokia den edo ez baloratuko dute, eta matrikulazio-portzentajearen eta koordinatzailearen identitatearen baldintzak betetzen dituzten edo ez. Baiezkotan, ikastetxeari 12 orduko modulu bati dagokion zenbatekoa ematea proposatuko du.

2.– Lehen edo Bigarren Hezkuntzan hizkuntza indartzeko laguntza-eskaerak aztertu eta baloratu egingo dira, deialdi honen baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, eta agindu honen 1. artikuluan zein 8. eta 9. artikuluetan adierazitako aurrekontu-mugak kontuan hartuta. Eskolatzeko Lurralde Batzordeek egingo dute balorazioa, V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

3.– Eskolatzeko Lurralde Batzordeek Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari helaraziko diote laguntzak emateko proposamena.

8. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Diru-laguntzen zenbatekoa dagokion moduluaren eta lortutako puntuazioaren arabera zehaztuko da, V. eranskinean ezarritako irizpideekin bat etorriz, ondoren adierazten den bezala:

Puntuazioa	Modulua	

3-6 puntu	6 ordu	

7-9 puntu	12 ordu	

10-12 puntu	18 ordu	

13tik gora	23 ordu	

2.– 23 orduko moduluaren zenbatekoa gehienez 40.200 eurokoa izan daiteke, 2007ko irailaren 1etik 2008ko abuztuaren 31ra bitarterako. Sei orduko moduluaren zenbatekoa, berriz, gehienez 10.050 eurokoa; 12 ordukoarena 20.100 eurokoa eta 18 ordukoarena gehienez 30.150 eurokoa.

3.– Aurreko irizpideak aplikatu ondoren ateratako guztizko kopurua, onartutako programa guztiei esleitu beharko litzaiekeena, 1. artikuluan adierazitako aurrekontu-kreditua baino handiagoa bada, ikastetxe bakoitzerako kalkulatu diren zenbatekoak proportzionalki murriztuko dira, laguntzen guztizkoa aipatu mugaren arabera egokitu arte.

4.– Diruz laguntzeko moduko guztizkoa ez da inolaz ere ikastetxeak aurkeztutako aurrekontua edo benetan egindako gastuak baino handiagoa izango. Aurrekontua txikiagoa bada, aurrekontu horren balioak jarriko du diru-laguntzaren muga. Azkenean justifikaturiko gastuak txikiagoak badira, ebazpena aldatu egingo da, eta ebazpenaren zenbatekoa justifikatutako zenbatekoari egokituko zaio.

9. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak bateraezinak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk proiektuan diharduten irakasleen langile-kostua finantzatzeko eman dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin.

10. artikulua.– Prozeduren kudeaketa eta ebazpena.

1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio agindu honetan xedatzen den prozedura kudeatzeko lanak egitea.

2.– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, lurralde mailako eskolatze-batzordeek egindako proposamenak ikusi ondoren, ebazpena emango du eta, bertan, eskatutako diru-laguntzak eman ala ez erabakiko du. Emanez gero, diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko du.

3.– Hartzen den erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emanez jakinaraziko zaie ikastetxe eskatzaileei, sei hilabeteko epean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

4.– Aipatutako epea pasa ondoren, aurreko atalean ezarritako eran ebazpenik jakinarazi ezean, interesdunek beren eskaera atzera bota dela interpretatu ahal izango dute, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko ezartzen dion betebeharraren kaltetan izan gabe.

5.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza sailburuordeari deitzen diren diru-laguntzak esleitzeko prozedurari bukaera ematen dion Ebazpenaren kontra, hilabeteko epean, EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

11. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek honako betebeharrak izango dituzte betiere:

a) Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Hortaz, hamabost eguneko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, erakunde onuradunek berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko da.

b) Diru-laguntza eman den xede zehatz horretarako erabiltzea.

c) Hezkuntzako Ikuskatzailetzari ikastetxean garatzen diren programei buruz eskatu beste informazio ematea.

d) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, bete beharreko funtzioak betez, eskatzen duten informazioa ematea, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzei dagokienez.

e) Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari jakinaraztea edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik xede bererako lortutako diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak, bai eta diru-laguntza eman zenean zeuden baldintzak zerbaitetan aldatu badira ere.

12. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa eta justifikazioa.

1.– Zatika, bi ordainketa-aginduren bidez, ordainduko zaizkie ikastetxe onuradunei diru-laguntzak:

a) Lehena, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 80, bi hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

b) Ondorengo atalean aipatzen den dokumentazioa epean jaso ondoren, diru-laguntzaren likidazioa egingo da. Ateratzen den guztizkotik (ezin da izan Ebazpenean aitortutakoa eta egindako gastu osoa baino handiagoa), lehen ordainketaren zenbatekoa kenduko da eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatuko da.

2.– 2008ko irailaren 15a baino lehenago, diru-laguntza justifikatzeko, diruz lagundutako ikastetxeek VI. eranskinaren araberako memoria bana bidali beharko dute Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara, garatutako programaren berri emateko. Memorian zehaztu beharrekoak: arreta eman zaien ikasleak; proiektuan aritu diren irakasleak, irakasle bakoitzak emandako irakaskuntza-orduak, lan egindako ordu guztiak eta lortutako emaitzak. Era berean, honako hau ere bidali beharko dute, edo aurreko memoriari erantsi: jasandako langile-gastuen ziurtagiria, VII. eranskineko ereduaren araberakoa, proiektuan aritu den irakasleen ordainketen zenbateko gordinak eta Gizarte Segurantzako kostuak jasoko dituena.

Memoriarekin batera, Ordezkaritza Organo Gorenaren onespen-ziurtagiria aurkeztuko da, eta horri erantsita, aipatu langileei dagozkien Gizarte Segurantzako ordainketen egiaztagiriak -TCak edo baliokideak-, langile horien lan-egoera normalizatuaren froga gisa.

3.– Diru-laguntzak abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera bermatuko dira (horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta haiek itzultzeari buruzko araubide orokorra ezarri da eta haien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, arauak eta betebeharrak ezarri dira).

13. artikulua.– Ez betetzearen araubidea.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak betetzen ez badira, jasotako dirua eta horrek sortutako interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkio. Hori guztia, Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileei buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak diotenari jarraituz.

14. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzen aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen dela, diru-laguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da. Hori dela eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, ebazpen horretan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak berregokituko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren gastu-espedienteen aurretiko izapidetzea araupetzen duen Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren ondorioetarako, agindu honetako diru-laguntzak emateko garaian, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008. urterako aurrekontu orokorretan ordaintzeko kreditu egokia eta nahikoa eduki beharko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta horretarako hilabeteko epea egongo da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, eta horretarako bi hilabeteko epea egongo da agindua aldizkari berean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA

ESKAERA

IKASTETXEAREN KODEA 							

Nik, 	 jaunak/andreak

(NAN-zk.:	),

naizenez (Herria:	 Kalea/Plaza: ............................... Posta-barrutia: ...............................

Telefonoa: ............................... Faxa:

Honako hau ADIERAZI DUT:

Ezagutzen dudala Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hasi berri diren ikasle etorkinentzat prestaturiko kultura artekotasuna lantzeko eta hizkuntza indartzeko laguntzeko deialdiak ezartzen duena.

zo lingüístico del alumnado de reciente incorporación Educación Primaria y Secundaria.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=7><P>&#9;n &#9;Gure ikasleen % 30etik gora etorkinak direnez, kultura artekotasuna lantzeko programa garatu nahi

&#9;&#9;dugula.

<FONT FACE="Zapf Dingbats,ZapfDingbats" SIZE=7><P>&#9;n &#9;2007-2008 ikasturtean euskara indartzeko programak garatzen ari garela.

ESKAERA:

LeHala badagokio, aurkeztutako proiektua onartzea, eta hizkuntza indartzeko garatutako programak aintzatetsita, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 200...(e)ko .........................ren .........(e)ko Aginduak araututako diru-laguntzak ematea. Agindu horren bidez, diru-laguntzak deitu dira unibertsitatez kanpoko itundutako ikastetxeetarako, 2007-2008 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzan hasi berri diren ikasle etorkinentzat kultura artekotasuna lantzeko programak eta hizkuntza indartzeko programak egin ditzaten.

&#9;(e)n, 2008ko&#9;ren&#9;(e)(a)n.

(sinadura eta zigilua)

HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA

II. ERANSKINA

IKASTETXEAN MATRIKULATUTAKO HASI BERRI DIREN IKASLE ETORKINEN ZERRENDA.
2007-2008 IKASTURTEA

Izena eta abizenak&#9;Jaioteguna&#9;Jatorrizko &#9;Ikastetxean &#9;Oraingo maila&#9;

&#9;&#9;herrialdea&#9;noiz hasi den

...........................................e)n, 200...(e)ko

IKASTETXEKO ZUZENDARIA, IKASTETXEAREN ZIGILUA

Sin.:

III. ERANSKINA

Programa&#9;Arduraduna: &#9;Zenbat ordu astean &#9;Hasiera-data:&#9; Amaiera-data:&#9;Programaren ondoriozko

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;banakako ordainketa gordina&#9;

Kop.&#9;Izen-abizenak&#9;&#9;Urtea/hila/eguna&#9;Urtea/hila/eguna&#9;Hilean behin&#9;Programa osoa

Garatzen den programa bakoitzeko eranskin bat egingo da. Zehaztasunak (programaren programazio didaktikoa, eta horren barruan, asteko ordutegi-koadroa, helburuak, edukiak, metodologia, jarduera didaktikoak, antolaketa-eredua, ebaluazio-irizpideak, etab.) dokumentu bereizian jarriko dira. Horrekin batera, ordezkaritza-organo gorenak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta, orobat, irakasleen titulazioaren kopiak eta indarrean dagoen laneko kontratuarena.

EAE-KO HIZKUNTZA OFIZIALAK JAKIN GABE EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMAN SARTU BERRIAK DIREN IKASLEEN ZERRENDA (ETORKINAK, EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMAN SARTU BERRIAK -2006-09-01etik AURRERA)&#9;

Izena eta abizenak&#9;Jaioteguna&#9;Jatorrizko &#9;Hitz egiten dituen &#9;Gaztelania &#9;Euskara maila&#9;Euskal &#9;Zein mailatan

&#9;&#9;herrialdea&#9;hizkuntzak&#9;maila&#9;&#9;hezkuntza &#9;matrikulatu den&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;sisteman

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;noiz sartu den

.........................................(e)n, 2008ko

IKASTETXEKO ZUZENDARIA, IKASTETXEAREN ZIGILUA

Sin.: &#9;

IV. ERANSKINA

ZINPEKO AITORPENA

Nik, &#9; jaunak/andreak

(NAN-zk.: .....................................), &#9; ikastetxearen

titularra/zuzendaria naizenez,

HAU AITORTZEN DUT ZINPEAN:

Ez nagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginak (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez aldatu zen) 50. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritako kausaren batean.

Ikastetxea ez dela beste edozein erakunde publiko edo pribaturen deialdira bildu Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroaren kultura arteko ikuspegia koordinatzeko eta hasi berri diren ikasle etorkinentzako hizkuntza indartzeko programetan diharduten irakasleak finantzatzeko.

Ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenak eskaera honen xedearen berri duela, eta onartu egiten duela, aipatutako organoaren aktan jasota dagoen bezala.

...............................(e)n, 2008ko

Zuzendari titularra

(Izena, sinadura eta ikastetxearen zigilua)

V. ERANSKINA

ERREFORTZUAK ESLEITZEKO BAREMOA

1.– Ikastetxeko ikasle etorkinen ehunekoa: 5 puntura arte

&#9;% 1 eta % 5 bitartean&#9;1 puntu&#9;

&#9;% 5etik gora eta % 10 bitartean&#9;2 puntu&#9;

&#9;% 10etik gora eta % 15 bitartean&#9;3 puntu&#9;

&#9;% 15etik gora &#9;5 puntu&#9;

2.– Euskaraz ez dakiten eta etorri berri diren ikasle etorkinen kopurua (2006-09-01etik aurrera hasi direnak): 10 puntu gehienez

&#9;2-5&#9;2 puntu&#9;

&#9;6-9&#9;4 puntu&#9;

&#9;10-14&#9;6 puntu&#9;

&#9;15-19&#9;8 puntu&#9;

&#9;20 edo gehiago&#9;10 puntu&#9;

3.– Guztizko errefortzua

&#9;Guztizko puntuazioa&#9;Modulua&#9;Gehienezko zenbatekoa&#9;

&#9;3-6 puntu&#9;6 ordu&#9;10.050&#9;

&#9;7-9 puntu&#9;12 ordu&#9;20.100&#9;

&#9;10-12 puntu&#9;18 ordu&#9;30.150&#9;

&#9;13tik gora&#9;23 ordu&#9;40.200&#9;

VI. ERANSKINA

JUSTIFIKAZIOKO MEMORIA

IKASTETXEAREN KODEA &#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Nik, &#9; jaunak/andreak

(NAN-zk.: .....................................), &#9; ikastetxearen

titularra/zuzendaria naizenez, 2007-2008 ikasturtean hizkuntza indartzeko programa hauek garatu direla adierazten dut:

Kop.&#9;Hasiera-data&#9;Amaiera-data&#9;Modulua (8, 12, 18 edo 23)&#9;Astean &#9;Ikasle hartzaileak

&#9;&#9;&#9;&#9;emandako orduak&#9;(kopurua, irakaskuntza-

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;maila eta kurtsoa)&#9;

1&#9;…./.…./….&#9;…./.…./….&#9;&#9;&#9;&#9;

2&#9;…./.…./….&#9;…./.…./….&#9;&#9;&#9;&#9;

Irakasle hauek eman dituzte programak, ondoko dedikazioarekin:

Izena eta abizenak&#9;NAN&#9;Programa-zk.&#9;Asteko orduak&#9;Emandako orduak, guztira&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Eskabidean adierazitakoaren arabera garatu dira programak&#9;

&#9;

Ondorengo gorabeherak gertatu dira programaren garapenean:

&#9;

&#9;

2007-2008 IKASTURTEKO PROGRAMETAN PARTE HARTU DUTEN IKASLEEN ZERRENDA

Izena eta abizenak&#9;Prog.–zk.&#9;Errefortzu-aldia&#9; Balorazioa: A edo D

&#9;&#9;Hasiera &#9;Amaiera&#9;(Nahikoa A; jarraitu

&#9;&#9;&#9;egin behar du, D)&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;…./.…./…&#9;…./.…./…&#9;&#9;&#9;

....................................................(e)n, 2008ko ..................................ren ......(e)(a)n.

IKASTETXEKO ZUZENDARIA, IKASTETXEAREN ZIGILUA

Sin.: _______________________________

VII. ERANSKINA

Irakasleen kostuaren ziurtagiria: ondoko zerrendan agertzen diren irakasleak jardun dira hizkuntza indartzeko programetan, eta zerrenda berean jarritako zenbatekoak jaso dituzte:

Programan jardun diren &#9;2007. urtean.&#9;2008. urtean.&#9;Guztira&#9;

irakasleak&#9;&#9;&#9;ordainketak

Izen-abizenak&#9;Iraila&#9;Urria&#9;Azaroa&#9;Abendua&#9;Urtarrila&#9; Otsaila&#9;Martxoa&#9;Apirila&#9;Maiatza&#9;Ekaina&#9;Uztaila&#9;Abuztua&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Guztizko partzialak&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Gizarte Segurantzaren

kostua eta bestelakoak:

gehienez % 33&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

Jasandako kostua,

guztira&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;

.....................................(e)n, 2008ko

IKASTETXEKO ZUZENDARIA, IKASTETXEAREN ZIGILUA

Sin.:


Azterketa dokumentala