Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7089

EBAZPENA, 2007ko azaroaren 23koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 564/2007 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

564/2007 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea —prozedura laburtua— bidaltzeko eskatu du Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegiak. Errekurtso hori Lander Santa Maria-Amurrio Alustiza jaunak aurkeztu du Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 2007ko maiatzaren 22ko Aginduaren aurka. Agindu horretan, laborategiko goi-mailako teknikarien lan poltsa sortzeko hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda onartzen zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko helegitea ezetsi zen.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatuta, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Bigarrena.– Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegira eta 564/2007 prozedura laburtuan alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 23a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala