Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7088

EBAZPENA, 2007ko azaroaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1081/07, 1494/07, 1582/07, 1591/07, 1623/07 eta 1845/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak Federación de Servicios Públicos de Euskadi-Unión General de Trabajadores; Jon Irigoras Bijuesca, Alberto Ugarriza Urruticoechea, Jesús María Barrutia Soraluce y Amada Artabe Urkiai; Juan Antonio Fernández Vecino, José Jacinto Carretero Bilbao, Lander Echevarria Garitacelaya, Sofía Garmendia San Martín, José María Peña Abad, Luis Alberto Martínez Portillo, Jesús Trubea Unzueta, Ana Gutiérrez Ortiz de Zárate e Itziar Abellanal Tueros; Rafael Mijangos Sarasola; Sindicato UTESE-Unión de Técnicos Sanitarios de Euskadi; Juan José Sánchez Ayalak aurkeztu dituzten 1081/07, 1494/07, 1582/07, 1591/07, 1623/07 eta 1845/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedienteak bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuari aurka egiten zaio.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. ataletan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedienteak bidaltzea.

2.– Aipatutako espedienteetan interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 20a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala