Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Kultura Saila
7087

216/2007 DEKRETUA, azaroaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari "Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea SA" baltzuaren kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Abenduaren 18ko 360/2001 Dekretuaren bidez, baimena eman zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari "Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea SA" baltzuan parte hartzeko.

Baltzu hori Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak sustatu zuten Donostiako hirian kultura garaikideko nazioarteko zentro bat sortu, bultzatu eta garatzeko proiektu orokorraren barnean, hain zuzen ere, Donostiako "Tabacalera" izeneko higiezinean mamitu litekeen proiektuaren barnean.

Honakoa da baltzuren helburua: "egitasmo kulturala eta egitasmo arkitektonikoa sortzea eta bultzatzea Donostian, Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa ezartze aldera; eta horren finantzaketa plana onartzea. Egitasmo horiek eta plana onartu eta gero, eskuarteko eraikinen, instalazioen eta ekipamenduen kudeaketa burutuko du, baita egitasmo kulturala garatu eta hori kudeatu ere".

Organo sozialek bazkideei baltzuaren kapital soziala gehitzea proposatu diete, inbertsioen bost urteko plan batean barnean, helburu soziala lortzeko, proiektu arkitektonikoari eta ekipamendu-proiektuari ekin ahal izateko. Plan horren barnean, 2007ko ekitaldirako, bi milioi hirurehun eta laurogeita bederatzi mila eta hamalau (2.389.014) euroko kapital-gehikuntza aurreikusten da.

Hiru bazkideen parte-hartzea balio berekoa dela aintzat hartuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere titulartasun kuota gorde dezan, dekretu hau ematen da, izan ere, Euskadiren Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legearen 106.1 artikuluan honako hau ezartzen da: "Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietateari loturik den edo loturik izango den saileko buruak egin beharko dute, biek batera".

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko azaroaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea SA baltzuaren kapital-gehikuntzan parte har dezan, Sozietatearen Batzar Orokorrak erabakitzen duen guztizko gehikuntzatik zazpiehun eta laurogeita hamasei mila hirurehun eta hogeita hamazortzi euroko (796.338) partaidetza, hain zuzen ere. Horretarako, euro bateko (1,00) balioa duten zazpiehun eta laurogeita hamasei mila hirurehun eta hogeita hamazortzi (796.338) partaidetza erosiko ditu ordainketa bakarrean.

Gehikuntza horren ostean, baltzu horren kapital sozialean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak daukan partaidetza lau milioi eta berrogeita bederatzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamaika (4.049.771) eurokoa izango da, euro bateko (1) balio nominala duten lau milioi eta berrogeita bederatzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamaika (4.049.771) akziotan banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea SA baltzuan duen partaidetza kapitalaren herenekoa da; gainerako bi herenak erdibana banatuko dituzte beste bi erakunde sustatzaileek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala