Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
7084

EBAZPENA, 2007ko azaroaren 21ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko dirulaguntzetara biltzeko deia egiten duena.

Uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuak (EHAA, 160. zk., 2003ko abuztuaren 19koa) kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko dirulaguntzen araubidea ezarri zuen. Dekretu horren 1. artikuluan ezarritakoari jarraiki, urtero egin behar da ebazpen batez diru-laguntza horietara biltzeko deia eta, ondorioz, bidezkoa da 2008. ekitaldiko dirulaguntzetara biltzeko deia egitea.

Espedienteak aurretiaz tramitatzeari aurreikusitakoari eusten dio deialdi ebazpen honek, dirulaguntzen ordainketa aurreratu nahi baita.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko dirulaguntzetara biltzeko deia egitea eta 96.820 euro gordetzea horretarako. Eranskin bakarrean jaso dira onartutako oinarriak.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan egindako gastu-espedienteak aurretiaz tramitatzeari buruzko 2007ko apirilaren 26ko Ekonomia eta Ogasun Sailaren Aginduaren 5.3 artikuluan aurreikusitakoari eusten dio deialdi ebazpen honek. Beraz, deitutako diru-laguntzak ebatzi ahal izateko, beharrezkoa izango da 2008rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan kreditu egoki eta nahikoa egotea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan eta uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarrita dagoena aplikatuko da. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 21a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
KANPOKO EUSKAL ETXEAK DAUDEN
TOKIETARA BIRA KULTURALAK
EGITEKO DIRULAGUNTZETARA BILTZEKO
DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Oinarri hauen helburua kanpoko euskal etxeak dauden tokietara 2008. urtean bira kulturalak egiteko dirulaguntzetara biltzeko deia egitea da.

Bigarrena.– Zenbatekoa.

2008. urtean 96.820 euro izango dira laguntza horietarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2008ko aurrekontuaren pentzutan.

Tercera.– Dotazioa eta ordainketa.

1.– Dotazioa. Dirulaguntza joan etorriko txartela, osorik edo zati bat, ordaintzeko izango da.

2.– Ordaintzea. Bi alditan ordainduko da esleitutako dirulaguntza: % 50, dirulaguntza onartu ondoren; eta gainontzeko % 50, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian txartelak ordaindu izanaren ziurtagiriak jaso ondoren. Txartel horiek 2008ko abenduaren 31a baino lehenago egindakoak izan beharko dute nahitaez.

Laugarrena.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskabideak honako helbide honetara zuzendu beharko dira: Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz.

Eskabideak egiteko, oinarri horiekin batera datorren inprimaki eredua erabiliko da. Inprimaki hori Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian edo www.euskadi.net web orrian izango dute eskura interesatuek.

Eskabideak halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.artikuluan ezarritako edozein eratan aurkeztu daitezke. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

2.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Burutu nahi den ekintza azaltzeko txostena, dokumentazio grafikoa erantsiz.

b) Euskal etxeekin, etxeon federazio edota konfederazioekin adostutako biraren azalpen zehatza eta non burutuko den.

c) Eskatutako dirulaguntzaren aurrekontua zehatza eurotan.

d) Proposatutako ekimenak Euskadin izan duen arrakasta eta eragina (sariak, ekitaldi kopurua) justifikatzeko dokumentuak.

e) Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia.

f) Estatutuen kopia, elkarteak edo enpresak izanez gero.

g) Bira kulturala egingo den euskal etxe, etxeon federazio edo konfederazioekin adostu dela ziurtatzeko agiri idatzia.

3.– Eskabidea eskatzaileak izenpetuko du, eta dirulaguntza elkarte edo enpresa batek eskatzen duenean legezko ordezkariak izenpetu beharko du.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2008ko otsailaren 4an bukatuko da.

Seigarrena.– Eskabideak baloratzeko eta dirulaguntzak esleitzeko irizpideak.

1.– Dirulaguntza esleitzeko lehiaketa erabiliko da eta Ebaluazio Batzordeak 1etik 10 puntura bitartean baloratuko ditu proiektuaren honako alderdi hauek:

a) Kanpoko gizataldeen arteko biran kontratatutako ekitaldiak.

b) Programaren balizko hartzaileak.

c) Eskatutako dirulaguntzaren aurrekontuaren egokitasuna.

d) Jardunak Euskadin izan duen arrakasta (sariak, kontratu diren ekitaldiak).

e) Jardunak euskal etxeen bizitzarako duen garrantzia.

f) Euskal etxeetako gazteen parte hartzea.

g) Genero ikuspuntua.

2.– Edozein dirulaguntza jaso ahal izateko 45 puntu lortu beharko dira gutxienez.

Zazpigarrena.– Ebaluazio Batzordea.

Uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuan aurreikusitako Ebaluazio Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Iñaki Aguirre Arizmendi jauna, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, edo eskuordetzen duena, batzordeburua.

– Josu Legarreta Bilbao jauna, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria, edo eskuordetzen duena, bokala.

– Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, edo eskuordetzen duena, bokala.

– María Isabel Etxabarria Pérez andrea, Kanpo Herremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, batzordearen idazkaria.

ESKABIDE EREDUA / MODELO DE SOLICITUD

1.– Identificación de la persona solicitante o del representante de la entidad solicitante, así como los datos bancarios del mismo / Eskatzailearen edo eskatzen duenaren ordezkari legalaren, ezaugarriak eta banku datuak

NOMBRE Y APELLIDOS / IZEN ABIZENAK:

CALIDAD CON LA QUE ACTÚA / ZER DA:

(representante) / (ordezkari legala edo horretarako baimena duena)	

	– Dirección/ Helbidea:	

	– Ciudad: / Herria	– Código postal / Posta kodea:	

	– País / Herrialdea:	

	– Teléfono / Telefonoa:	– Fax / Faxa:	

	– E-mail / Correo electrónico / E-mail/Posta elektronikoa:	

ENTIDAD A LA QUE REPRESENTA / ORDEZKATZEN DUEN ERAKUNDEA	

	– Denominación / Izena:	

	– Dirección / Helbidea:	

	– Ciudad / Herria:	– Código postal / Posta kodea:	

	– País / Herrialdea:	

	– Teléfono / Telefonoa:	– Fax / Faxa:	

	– E-mail / Correo electrónico – E-mail / Posta elektronikoa:	

La entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello. / Eskatzaileak ez du ez isun administratibo ez zigor penalik jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko ahalmena kentzen dionik, ez dago legalki galerazita hauek jasotzeko.

El abajo firmante o la abajo firmante certifica que los datos presentados en esta solicitud son verídicos o se ajustan a estimaciones reales / Eskabidea egiten duenak ziurtatzen du eskabide honetan adierazitako datuak egia direla edo eta bat datozela benetako estimazioekin.

Fecha y lugar / Data eta tokia:

Firma –de la persona solicitante o del representante de la entidad solicitante- / sinadura (ordezkari legalarena edo ahalmena duenarena):

DATOS BANCARIOS DE LA PERSONA O ENTIDAD SOLICITANTE / ESKATZAILEAREN EDO ERAKUNDE ESKATZAILEAREN BANKU DATUAK

– Nombre del Banco / Bankuaren izena:

– Titular de la cuenta / Kontuaren titularra:

– Número de cuenta detallando todos los códigos / Kontu zenbakia kode guztiak adieraziz:

– Dirección completa de la sucursal bancaria / Banku sukurtsalaren helbide osoa:

2.– Cuadro financiero de la subvención solicitada / Eskatutako dirulaguntzaren finantza koadroa

	En euros / eurotan	Previsión de gastos del billete de ida y vuelta 	Otros ingresos para la misma finalidad procedentes

		Joan etorriko txartela-ren kostuen aurrikuspena	de otros entes / Helburu berarentzat bestelako

			erakundeek emandako dirulantzak

	

	Total / Guztira

Documentación a adjuntar / Erantsi behar zaizkion dokumentuak:

a) Memoria descriptiva de la actividad a realizar, adjuntando documentación gráfica de la misma / Burutu nahi den ekintza azaltzeko txostena, dokumentazio grafikoa erantsiz.

b) Descripción detallada de la gira acordada con los Centros Vascos o Federaciones o Confederaciones de Centros Vascos-Euskal Etxeak en los que se va a llevar a cabo / Euskal etxeekin, etxeon federazio edota konfederazioekin adostutako biraren azalpen zehatza eta non burutuko den

c) Presupuesto de la subvención detallado en euros / Eskatutako dirulaguntzaren aurrekontua zehatza eurotan.

d) Justificación documental de la repercusión y aceptación que la actividad propuesta haya conseguido en su realización en el País Vasco (premios, número de actuaciones) / Proposatutako ekimenak Euskadin izan duen arrakasta eta eragina (sariak, ekitaldi kopurua) justifikatzeko dokumentuak.

e) Fotocopia del DNI o CIF del solicitante / Eskatzailearen NAN edo IFZren fotokopia.

f) Copia de los Estatutos, en caso de que se trate de asociaciones o empresas / Estatutuen kopia, elkarteak edo enpresak izanez gero.

g) Acreditación escrita de la gira acordada con los Centros Vascos o Federaciones o Confederaciones de Centros Vascos-Euskal Etxeak en los que se va a llevar a cabo la gira / Bira kulturala egingo den euskal etxe, etxeon federazio edo konfederazioekin adostu dela ziurtatzeko agiri idatzia.


Azterketa dokumentala