Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura Saila
7080

AGINDUA, 2007ko azaroaren 22koa, Kultura sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde Autonomiadunak (HABE) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 180. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen indarrez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak espediente horren aldeko irizpena eman duela kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– HABE erakunde autonomiadunak eskainitako zerbitzuengatiko eta berak egindako ondasun eta jarduerengatiko salneurri publikoen zenbatekoa ezartzea.

2. artikulua.– Aldizkako argitalpenen salmenta, paperean zein euskarri elektronikoan.

2.1.– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen urteko harpidetzen salneurriak, % 4 BEZ barne, honako hauek dira:

Argitalpena	Harpidetzaren salneurria

HABE aldizkaria (10 ale)

Harpidetza arrunta.	25,00 euro

HABE aldizkaria (10 ale).

Harpidetza berezia. Euskaltegietako ikasleei, nahiz erakunde publikoen

bidez ikasle-taldeei eginiko harpidetza-eskaintza.	12,50 euro

Osatuz aldizkaria (10 ale).

Harpidetza arrunta.	25,00 euro

Osatuz aldizkaria (10 ale).

Harpidetza berezia. Euskaltegietako, nahiz Medikuntza, Odontologia

edota Erizaintza Fakultateetako ikasleei eskainia.	12,50 euro

Hizpide aldizkaria (3 ale)	13,20 euro

2.2.– HABE erakunde autonomiadunaren aldizkako argitalpenen ale solteen salneurriak, % 4 BEZ barne, honako hauek dira:

Argitalpena	Ale soltearen salneurria

HABE aldizkaria 	3,00 euro

Osatuz aldizkaria	3,00 euro

Hizpide aldizkaria 	5,60 euro

3. artikulua.– Mintegi, kongresu, jardunaldi eta ikastaroetako matrikulak.

3.1.– HABEk euskara-irakasleentzako antolatzen dituen aurrez aurreko saioak zein modulu telematiko bidezko prestakuntza-jarduerei dagokien matrikularen zenbatekoa iraupenaren arabera ezarriko da.

5 ordu bitarteko ikastaroak 		15,20 euro/matrikula.

6-10 ordu bitarteko ikastaroak 		30,40 euro/matrikula.

11-20 ordu bitarteko ikastaroak		45,60 euro/matrikula.

21-30 ordu bitarteko ikastaroak		60,80 euro/matrikula.

31-40 ordu bitarteko ikastaroak		76,00 euro/matrikula.

41-50 ordu bitarteko ikastaroak		91,20 euro/matrikula.

51-70 ordu bitarteko ikastaroak		121,60 euro/matrikula.

71-100 ordu bitarteko ikastaroak		182,40 euro/matrikula.

101-150 ordu bitarteko ikastaroak		243,20 euro/matrikula.

151-250 ordu bitarteko ikastaroak		364,80 euro/matrikula.

251 ordu baino gehiagoko ikastaroak 		486,40 euro/matrikula.

3.2.– Salneurri hori % 25ean igo daiteke jardueren izaeragatik (gaia, erabiliko den hizkuntza, dokumentazioa, etab.) irakasle edo baliabide bereziak (ordenagailuak, bideo-kanoiak, aldi bereko itzulpena, etab.) baliatu behar badira.

3.3.– Beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan, matrikulak erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gastuen arabera eta lehen azaldu diren salneurri publikoen proportzioan ezarriko dira.

3.4.– Beste erakundeek antolatutako prestakuntza-jarduera zein ikastaroetan HABEren zerbitzuak jaso nahi badira, 69,30 euro/orduko ordainduko da zerbitzu horiengatik.

4. artikulua.– Material didaktikoen salmenta.

4.1.– Hona hemen HABE erakunde autonomiadunak paperean argitaratu dituen material didaktiko berrien salneurriak, % 4 BEZ barne:

Argitalpena	Salneurria

Zuzenbidea	20,00 euro

5. artikulua.– Euskara irakasteko zerbitzuak.

Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak eman, koordinatu eta jarraipena egiteagatik honako hauek izango dira salneurri publikoak:

a) Taldeak administrazio publikoetako langileenak direnean:

1.– Euskaltegi publikoak bere geletan emandako ikastaroak: 93,96 euro/taldeko/orduko.

2.– Euskaltegi publikoak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 86,13 euro /taldeko/orduko.

3.– Euskaltegi pribatuak bere geletan emandako ikastaroak: 66,12 euro/taldeko/orduko.

4.– Euskaltegi pribatuak administrazioaren lokaletan emandako ikastaroak: 60,61 euro/taldeko/orduko.

b) Barnetegiak (HAEEri egindako zerbitzuak):

1.– Ikasturtean zehar, barnetegian egiten diren astebeteko egonaldiei dagozkien prestakuntza-gastuak: 1.745,00 euro/taldeko/asteko.

2.– Administrazio publikoarenak ez diren euskaltegietan egiten diren egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak:

– 10,28 euro/eguneko/mantenu erdia.

– 25,70 euro/eguneko/mantenu osoa.

3.– Barnetegian egindako prestakuntza-ikastaro, egonaldi eta ostatuei dagozkien gastuak: 494,59 euro/taldeko/eguneko.

c) Administrazio publikoetako langileen taldeetan sartzen ez diren ikasleak:

1.– Ikastaroak euskaltegi publikoetan: 7,83 euro/ikasleko/orduko.

2.– Ikastaroak euskaltegi pribatuetan:

– Lurraldeetako hiriburuetan: 5,51 euro/ikasleko/orduko.

– Gainerako herrietan: 4,22 euro/ikasleko/orduko.

d) Barnetegietan egiten diren ikastaroetako matrikulak:

– 2 edo 3 asteko (eta 90 orduko) ikastaroak: 870,88 euro/ikastaroko.

– 4 asteko edo hilabeteko (eta 120 orduko) ikastaroak: 1.175, 67 euro/ikastaroko.

e) Hizkuntz trebakuntzarako ikastaroen koordinazio eta jarraipenei dagozkion gastuak:

– Talde bereziak: 4,70 euro/taldeko/orduko.

– Ikasle solteak bestelako taldetan: 0,42 euro/ikasleko/orduko.

f) Eguneko/orduko bertaratzeari buruzko datuak.

– Tarifa: 1,66 euro/ikasleko hilean.

g) Autoikaskuntza-sistemak.

1.– Hizkuntz prestakuntza lanpostuan bertan:

– Autoikaskuntza-sistemaren urteko lizentzia. Haren barruan izango dira: softwarea instalatzea eta eguneratzea, zerbitzu teknikoa, erabiltzeko argibideak, mailaketa-azterketak, pedagogia-jarraipena eta tutoretza/aholkularitza saioak, urtean 8 hilabetez. Lizentziaren prezioa kontratatutako lizentzia-kopuruaren araberakoa izango da:

Lizentzia-kopurua	Urteko lizentzia

1-20	960,00 euro/lizentziako
21-50	860,00 euro/lizentziako
51-100	790,00 euro/lizentziako
101-180	730,00 euro/lizentziako
181-300	710,00 euro/lizentziako
301-500	680,00 euro/lizentziako
>501	635,00 euro/lizentziako

Aipatu prezioak % 15ean igoko dira tutoretza/aholkularitza saioak urte osora hedatzen direnean.

Era berean, aipatu prezioak erdira murriztuko dira baimenak 6 hilabetetik beherako indarraldia duenean.

– Mintza-saioak.

• Lantokian osatutako taldeetan: 60,61 euro/orduko/taldeko.

• Autoikaskuntza-zentroan (astean ordubete, 8 hilabete): 400, 00 euro/ikasleko.

• Telefono bidez (banaka, 20 minutu astean, 8 hilabete): 600, 00 euro/ikasleko.

– Zerbitzu osagarriak.

• Lizentzia finkotik mugikorrerako edo interneterako aldaketa (instalazio packa barne)): 116,00 euro/ikasleko.

• Ikasle-aldaketa (lizentzia beste ikasle bati pasatzea): 73, 00 euro/ikasleko.

• Programaren erabilera, asistentzia eta aprobetxamenduaren hileroko txostena: 3,72 euro/txosteneko/ikasleko.

• Programaren erabileraren hileroko txostena: 1,31 euro/txosteneko/ikasleko.

Tutoreek zentroa kokatuta dagoen herritik kanpo dagoen lantokira mugitu beharra badute, joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

2.– Hizkuntz prestakuntza irakastegietan:

Autoikaskuntza ikastaroko matrikula. Matrikulen prezioak ikastaroaren iraupenaren araberakoak izango dira:

	Ikasturte osoa	Ikasturte erdia	Udako ikastaro trinkoa

	(eurotan)	(eurotan)	(60 ordu) (eurotan)

	1.200,00	600,00	360,00

3.– Lotura-eskubideak:

Euskaltegien erregistroan inskribatu gabeko zentrotan HABEren autoikaskuntzarako plataforma erabiltzeko urteko baimena.

– 1-20 erabiltzaile: 1.260 euro/urteko/zentroko.

– 21 eta 100 erabiltzaile bitartean: aurreko prezioari urteko 63 euro gehituko zaio 20tik gorako erabiltzaile bakoitzeko.

– 100 erabiltzaile baino gehiago: 100 erabiltzailetik gorakoek ez dute beste gehigarririk izango.

– Prezio publiko honetatik kanpo geratzen dira sarean instalatu ahal izateko plataforman egin beharreko egokitzapen-lanak, eta baita zerbitzuaren mantenu-gastuak ere.

6. artikulua.– Hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuak.

Hona hemen Erakunde Autonomo honetako hautaketa eta hizkuntza ebaluaketako zerbitzuen prezioak:

6.1.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa eskubideak:

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketetarako sarrera-zerbitzuaren prezio publikoaren zenbatekoa 18,00 eurokoa da deialdiko.

6.2.– Teknikarien laguntza frogak prestatzeko, aplikatzeko eta zuzentzeko: 47,76 euro/lanorduko (BEZ barne).

6.3.– Teknikarien joan-etorrietako gastuen ordainketak zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren araberakoak izango dira.

7. artikulua.– Ordaintzeko baldintzak.

7.1.– Ordainketak dirutan egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 21. artikuluak ezarritako bitartekoetako bat erabiliz:

a) Legezko dirua.

b) Txekea.

c) Kreditu- edo zor-txartelak.

d) Banku-transferentzia.

e) Banku-helbideratzea.

f) Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena duen beste edozein.

Ogasunean eskumena duen sailak baimena eman dezake aurreko paragrafoaren c), d) eta e) idatz-zatietan adierazten diren ordainketa motetan telematika bidea erabil ahal izateko. Horretarako, teknika eta baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz ordainketa egin ahal izateko beharrezko betekizun eta baldintzak arautuko dira.

7.2.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideen kasuan, hautagaia matrikulatzen den unean, eta finantza-erakundearen bitartekaritza bidez, egingo da prezio publiko horren ordainketa.

7.3.– Prezio publikoen ordainketa eskura egin ahal izango da HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz, 3-6.a – Donostia-Sebastián). Dagokion fakturako datatik aurrera hiru hilabeteko epea izango du interesdunak ordaintzeko, goian zehaztutako b), c), d) eta e) idatz-zatietan adierazitako bideren bat erabiltzen denean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azal dadineko egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 22a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala