Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6866

IRAGARKIA, 573/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, M.ª Ángeles Elezcano Olivaresek, Mª Isabel Alonso Arronizek, Amaia Saez de la Fuente Arriazuk eta José Luis Pérez Fernándezek, prozedura laburtuaren bidez, 573/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu dute, administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi baitzaie Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1115/2006 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horren bidez onartu ziren lan harreman-estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuaren oinarri espezifikoak medikuen kategorian (fakultatibo espezialista medikoen zenbait lanpostu funtzional), Osakidetzako Lehen Mailako Atentzioko Pediatriako Unitateetan destinoa izango duten fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldean.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala