Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6862

IRAGARKIA, turismo-arloan, G004/07-T zehapen-prozeduraren gainean 2007ko irailaren 11n hartutako ebazpena Rafael Torrecillas Potes jaunari jakinarazteko dena.

Erabakiaren berri ohiko moduan jakinarazi nahi izan zaion arren Rafael Torrecillas Potesi (azken helbidea: Rass taberna, Alfontso XI.a kaleko 13. zenbakia, Errenteria), ezinezkoa gertatu da; beraz, argitaratu egiten da iragarki hau.

Hautsitako araua

Turismoa antolatzeari buruzko martxoaren 14ko 6/1994 Legea, 66.f) artikulua. Honako hauek arau-hauste larritzat jotzen dira:

j) Justifikaziorik gabe, bezeroei sarrera galaraztea eta bezeroak kaleratzea.

Arau-haustearen deskripzioa

Kontsumisiorik ez zerbitzatzea.

Zehapena

Seiehun eta bat euro eta bi zentimoko (601,02) zehapena ezartzen zaio, Turismoa antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeko 66. artikuluko f) idatz-zatian tipifikatutako arau-haustea egiteagatik

Legezko ohartarazpenak

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Turismo sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Donostia-San Sebastián, 2007ko azaroaren 5a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala