Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
6859

IRAGARKIA, Fruiz, Dima, Elorrio, Atxondo, Gatika, Maruri, Markina, Etxebarria eta Bolibarren teleaginte eta telekontroleko sistemen hornidura eta instalazioa egiteko kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua, Kale Nagusia, 25, 48009 Bilbo; telefonoa: 94 406 78 94, telefaxa: 94 406 78 19.

c) Espediente zenbakia: 2007/C0026.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Fruiz, Dima, Elorrio, Atxondo, Gatika, Maruri, Markina, Etxebarria eta Bolibarreko udalerrien hornidura-azpiegituretan teleaginte eta telekontroleko sistemak hornitu eta instalatzea.

b) Eman behar diren unitateak: begiratu pleguetan.

c) Erlokako banaketa eta erloen kopurua: ez.

d) Emango diren tokia: Bizkaia.

e) Emateko epea: 10 hilabete, ekipoak instalatzea eta abian jartzea barne.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 600.000,00 euro.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: 12.000,00 euro.

6.– Agiriak eta argibideak lortzea.

a) 1. atalean adierazitako leku berean eta www.bizkaia.net web gunean.

b) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak. Administrazio klausula berezien pleguen arabera.

8.– Parte hartzeko eskariak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken data: iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzen den egunetik zenbatutako egutegiko berrogeita hamabigarren eguneko hamabiak (12:00) artekoa.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguetan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: 1. atalean ezarritako toki berean.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saila (horretarako erabiliko den areto nagusia).

b) Egoitza: Kale Nagusia, 25, beheko solairua.

c) Herria: Bilbao.

d) Eguna: aurretiaz jakinaraziko da.

e) Ordua: goizeko hamarretan (10:00etan).

10.– Beste argibide batzuk. Adjudikaziorako erabiliko diren irizpideak administrazio klausula berezien pleguetan ageri dira.

11.– Iragarkien gastuak. BOE, EHAA eta prentsako iragarkien gastuak adjudikatarioaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den data: 2007ko azaroaren 6a.

13.– Web gunea: www.bizkaia.net (Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saila).

Bilbon, 2007ko azaroaren 6a.

Udal Harreman eta

Herri Administrazioaren foru diputatua,

JUAN FRANCISCO SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE.


Azterketa dokumentala