Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6856

IRAGARKIA, Donostia-San Sebastiángo Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIrako oraingo DBHko eraikina eraisteko eta Bigarren Hezkuntzako 32 unitateko zentro berria eraikitzeko obren proiektua eta lan osagarrien lizitazioa jakinarazten da.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.

c) Espediente zenbakia: CO/3/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Donostia-San Sebastiángo Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHIrako oraingo DBHko eraikina eraisteko eta Bigarren Hezkuntzako 32 unitateko zentro berria eraikitzeko obren proiektua eta lan osagarriak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia-San Sebastián.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 11. puntuan adierazitakoak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 269.268,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako, Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: Andia kalea, 13.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20004.

d) Telefonoa: 943 02 28 97.

e) Faxa: 943 02 28 51.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 16a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betebeharrak: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 20. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 16ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1 Vitoria-Gasteiz (Lakua II, 3. solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua II, 3. solairua (bilera aretoa).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2008ko urtarrilaren 30a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko azaroaren 20a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 16a.

Baliabide Material, Informatika

eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala