Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6855

IRAGARKIA, Mungiako Legarda LHIrako Haur Hezkuntzako (4+12) unitateko eta Lehen Hezkuntzako 24 unitateko zentro berria eraikitzeko obren proiektua eta lan osagarrien lizitazioa jakinaraztekoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.

c) Espediente zenbakia: CO/2/08.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Mungiako Legarda LHIrako Haur Hezkuntzako (4+12) unitateko eta Lehen Hezkuntzako 24 unitateko zentro berria eraikitzeko obren proiektua eta lan osagarriak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Mungia.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 11. puntuan adierazitakoak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 277.850,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza-Unitate Teknikoa-.

b) Helbidea: Kale Nagusia 85.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao 48011.

d) Telefonoa: 94 403 11 18.

e) Faxa: 94 403 10 75.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 15a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betebeharrak: begiratu berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 20. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 15eko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" gutun-azalak, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz –Lakua II, 3. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, 3. solairua –bilera aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.

d) Eguna: 2008ko urtarrilaren 28a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko azaroaren 20a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 16a.

Baliabide Material, Informatika

eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala