Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
6854

LEHIAKETA, "Ertzaintza Gaur" argitalpena editatzeko eta banatzeko zerbitzurako dena (E-023/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: E-023/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: "Ertzaintza Gaur" argitalpena editatzea eta banatzea.

b) Loteak eta kopurua: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi lehiaketaren agiriak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez ere: 122.000,00 euro.

5.– Bermea.

Behin-behinekoa: ikusi lehiaketaren agiriak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.

c) Herria eta posta-kodea: 48950 Erandio.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Telefaxa: 94 607 83 04.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 27a, 10:00ak.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: administrazio-klausulen pleguko karatulan zehaztutakoa.

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abenduaren 27a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a), b) eta c): 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2008-01-08.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak. ikusi lehiaketaren agiriak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.ej-gv.net.

Erandio, 2007ko azaroaren 14a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala