Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6848

IRAGARKIA, Bide-hezkuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko aurrez aurreko aldiko prestakuntza-jarduerak ematen espezializatutako enpresa kontratatzea helburutzat duen zerbitzuetarako administrazio-kontratua esleitu dela argitara emateko dena (KBN C05/001/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila. Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C05/001/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: bide-hezkuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko aurrez aurreko aldiko prestakuntza-jarduerak ematea.

b) Eguna: 2007ko abuztuaren 17a.

c) Lizitazio-iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko abuztuaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 158. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona.

Guztira: kontratu honek ez dio administrazioari inongo gasturik sortzen. Administrazioari ez zaio inongo kanonik edo parte-hartzerik ase behar.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko urriaren 1a.

b) Kontratista: Autoescuelas Confederadas, S.R.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa edo kanona: kontratu honek ez dio administrazioari inolako gasturik sortzen ikastaroen zenbatekoa ikasleek ordainduko baitute. Administrazioari ez zaio inongo kanonik edo parte-hartzerik ase behar.

e) Esleitzeko epea: zerbitzu-emakida hamabi (12) asterako ematen da, ikasturtea hasten denetik.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 9a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala