Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6846

EDIKTUA, hipoteka-betearazpen bati buruzko 939/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, M.ª Visitación Fdez. Gómez de Cadiñanosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: hipoteka betearazteko, epaitegi honetan 939/06 betearazpen-prozesua bideratu da Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra entitateak eskatuta, Kennedy Oteng, James Owusu eta Ibrahim Camararen aurka. Prozedura horren gainean erabaki da hogei eguneko epearen barruan enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak —tasazio prezioa ere jarrita dago—:

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA
EUREN BALORAZIOA:

Finka zk.: 5220; Oyón-Oiongo Udalerria, José Manuel Fernández López deituriko etxebizitza-multzoan. 15 zk., mota bakarreko etxebizitza, laugarren solairua, eskuma, 2. atartetik sartzen da. 50 metro eta 61 dezimetroko azalera du; hiru gela, logela, sukalde-jangela eta komuna ditu.

Balorazioa: 55.325,52 euro.

Enkantea 2008ko urtarrilaren 22an egingo da, 13:00etan, epaitegi honetako egoitzan (Gasteiz hiribidea, 18, 3. solairua - 1008 PK).

Epaitegi honen egoitzan –esandako helbidean- dagoen iragarki-oholean jarritako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, kontsultatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala