Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6844

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 419/00 kognizio-judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 419/00 kognizioko judizioa.

Demandatzailea: Trinidad Fernandez Valverde.

Abokatua: Iñaki Mujika.

Demandatua: Jose Luis Aldekoa Capon eta Sancho Aldekoaren jaraunsleak, Felix Arrieta eta Arancibia familia.

Gaia: zenbateko baten erreklamazioa.

Judizio horretan 2004-12-30ean epaia eman zen eta bere epaitza honako hau da:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Trinidad Fernandez Valverde andreak jarritako demanda, honako hauen aurkakoa: Aldecoa Sanchoren jaraunsleak (Jose Luis Aldekoa Capon jauna, Maria Josefa Capon Vicent andrea eta Rafael Aldecoa Capon jauna), Felix Arrieta eta Arancibia familia. Aipatutako demandatuak absolbitzen ditut demandaren idazkian dauden eskaeretatik, eta judizio honetan sortutako prozesu-kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Felix Arrieta eta Arancibia familia demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2007ko azaroaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala