Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6843

EDIKTUA, seme-alabeentzako ezkontzaz kanpoko neurrien gainean bideratutako 49/07 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 49/07 prozedura.

Demandatzailea: Maria Lourdes Ortuzar Guerrero.

Abokatua: Prado Falcon, Alvaro.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín

Demandatua: Juan Andrades Cabas.

Gaia: TIT.IV-VII L1 CC.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Zati batean baietsi egin dut Cristina Gómez Martín prokuradoreak Maria Lourdes Ortuzar Guerrero andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Juan Andrades Cabasen kontrakoa —demandatua auzi-ihesean da—. Horiek horrela, neurri hauek erabaki ditut:

1.– Alaba adingabekoaren zaintza eta babesa amari esleitzen zaizkio; horretaz gain, guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere esleitzen zaio.

2.– Aitaren eta alabaren arteko komunikazioa eten egiten da.

3.– Juan Andrades Cabas jaunak, une bakoitzean bere lanagatik jasotako diru-sarrera garbien % 23 ordainduko dio Maria Lourdes Ortuzar Guerrero andreari, adingabeko alabaren mantenuagatik; auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan sartu beharko du dirua, aurreratuta, hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan; ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

Juan Andrades Cabas jaunak, bestalde, osasunari eta hezkuntzari dagokienez, alabaren aparteko gastuen erdia ordaindu beharko du.

Auzi-izapide honetan bestelako neurririk ez da hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezarriko.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Andrades Cabas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko azaroaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala