Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2007ko abenduaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6842

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzeari buruzko 326/07 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) jarraitutako L2 326/07 seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko prozeduran epaia eman da. Leonor Nsogo Asue andreak sustatua da prozedura Damian Esono Mangue jaunaren aurka, adin txikikoaren elikagaiei buruz. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

387/07 EPAIA

Barakaldo, 2007ko ekainaren 27a.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik (Familia), ikusi ditut guraso eta seme-alaben arteko neurrietarako 326/07 autoak. Auto horiek Ulibarrena prokuradoreak aurkeztutako demanda dela-eta bideratu dira (Leonor Nsogo Asueren izenean eta ordez, Varona letratuak lagunduta, eta auzi-ihesean dagoen Damian Esono Mangueren aurka). Eta Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Leonor Nsogo Asueren ordezkaritzak Damian Esono Mangueren aurka aurkeztutako demanda onetsi dut eta neurri hauek erabaki ditut:

– Bien alaba Elma Valentinaren zaintza eta babesa amari esleitzea, guraso-ahala bi gurasoek dutela.

– Aitarentzako bisita-erregimena ezartzea, zuzenbidezko lehen oinarrian aurreikusitakoa.

– Bion alabaren alde 300 euroko hileko elikadura-pentsioa ezartzea, aitak ordaindu beharrekoa. Pentsioa aurretiaz ordainduko du aitak, hile bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, amak hartarako izendatzen duen kontuan, eta urtero gaurkotuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo bere ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Ez da kosturik ezarriko.

Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bost eguneko epean egin beharko da errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendu eta epaitegi honetan prestatu beharko dena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria eta erants bekie jarduerei. Jatorrizkoa Epaien Liburuan sartu beharko da.

Eta erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Damian Esono Mangue demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan eman eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko urriaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala