Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6311

EBAZPENA, 2007ko urriaren 24koa, Hezkuntza sailburuordearena, 2006-2007 ikasturteko Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sariaren deialdia ebazten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez (2007ko ekainaren 1eko 105 EHAA), 2006-2007 ikasturteko Karmele Alzueta Hezkuntza Berriztapen Sarirako dei egiten zuen.

Deialdi horren xedea 2006-2007 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Hastapena eta Batxilergoko ikastetxeetan garatutako Hezkuntza Berriztapen proiektuei Karmele Alzueta saria ematea da.

Aipatutako Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, Karmele Alzueta saria eta ohorezko aipamena Hezkuntza sailburuordeak emango ditu, Hautaketa-Batzordearen proposamenez.

Hautaketa-Batzorde hori 2007ko urriaren 9an Hezkuntza sailburuordeak osatu zuen, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak proposaturik.

Batzorde hori 2007ko urriaren 17an bildu ondoren eta bilkura horretako akta jasota (hemen deialdian aurkeztutako ikastetxe guztien puntuazioa eta sarien proposamena azaltzen da) zera

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Bilboko CEP Zamakola-Juan Delmas LHI ikastetxeari Hezkuntza Berriztapeneko proiektu hoberenagatik Karmele Alzueta saria ematea, "Bizi Gaitezen Elkarrekin" proiektuagatik. Sariaren diru-kopurua 15.000 eurokoa da.

2. artikulua.– Vitoria-Gasteizko CEPA Paulo Freire HHI ikastetxeari Haur eta Lehen Hezkuntza etapetan Ohorezko Aipamena ematea, "La prisión como agente formativo de la no-prisión" proiektuagatik. Sariaren diru-kopurua 1.500 eurokoa da.

3. artikulua..– Vitoria-Gasteizko CPEIPS San Viator HLBHIP ikastetxeari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Hastapena eta Batxilergo etapetan Ohorezko Aipamena ematea, "Respuesta comunicativa a Europa: la adquisición de la tercera legua en secundaria por medio de contenidos comunes, con la ayuda de TIC" proiektuagatik. Sariaren diru-kopurua 1.500 eurokoa da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 24a.

Hezkuntza sailburuordea,

PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.


Azterketa dokumentala