Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6304

EBAZPENA, 2007ko irailaren 26koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, 2002ko otsailaren 15eko, 2002ko ekainaren 26ko eta 2004ko martxoaren 19ko ebazpenen bidez TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako kontrol-erakunde gisa jarduteko emandako baimena aldatzen duena.

AURREKARIAK

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2002ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez, 2000ko irailaren 8ko Ebazpenaren bidez TÜV Rheinland Ibérica, SA erakundeari Euskal Autonomia Erkidegoan GV-008-A zenbakiarekin jarduteko emandako baimena zabaldu zen.

Bi.– Industria, Energia eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2002ko ekainaren 26ko eta 2004ko martxoaren 19ko Ebazpenen bidez, titularitatea aldatu egin zen TÜV International Grupo TÜV Rheinland, SL erakundearen alde, eta zabaldu egin zen 2002ko otsailaren 15eko Ebazpenaren bidez emandako baimena.

Hiru.– 2007ko irailaren 25ean, Luis Bassas Arenillas jaunak, TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL erakundearen ordezkari gisa, sail honen erregistroan idazkia aurkeztu zuen. Haren bidez, honako hauek eskatu zituen: batetik, erakunde horrek Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza nagusi gisa duen baimena ezeztatzeko eta, bestetik, estatuko beste autonomia-erkidego batean baimendutako kontrol-erakundeen erregistroan baimendutako erakunde jardule gisa inskribatzeko. Idazkiarekin batera, Madrilgo Autonomia Erkidegoko 2007ko irailaren 3ko Ebazpena aurkeztu zuen, TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SLri kontrol-erakunde gisa jarduteko baimena ematen diona, egun dituen baliabide tekniko eta giza baliabide guztiei eustsita.

Lau.– 2007ko apirilaren 27an, Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL erakundearen OC-I/037 zenbakiko egiaztapenaren 4. berrikuspenaren eranskin teknikoa argitaratu zuen; bertan, kontrol-erakunde gisa jarduteko, erakunde horren egiaztatzeen barruan sartzen diren arloak aipatzen dira.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala agintzen baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan (284/2005 Dekretua, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa).

Bi.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zk.) aldatu egin zuen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua, Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartu zuena (1996-02-06ko BOE, 32. zk.). Dekretu haren IV. kapituluko 1. atalak kontrol-erakundeak arautzen ditu: dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da eta 43. artikulua, baimenei buruzkoa.

Hiru.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoen Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskripzioa egiteko, Tüv Internacional Grupo Tüv Rheinland, SL erakundeak egiaztatu du lehen aipatutako abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak eta aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela, horretarako behar zen dokumentazioa aurkeztuta. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein haiekin bat etorrita aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

1.– TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko duen baimena ezeztatzea eta erakunde hori Kontrol Erakundeen Erregistrotik ezabatzea (GV-008-A erregistro-zenbakia zuen). Ezeztapen hori irailaren 3tik aurrera jarriko da indarrean.

2.– Madrilen, Burgos etorbideko 114 zenbakiko 3. solairuan, helbidea duen TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL erakundea inskribatzea Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako kontrol-erakunde gisa GV-030-N zenbakiarekin jarduteko. Erakundeak helbide honetan izango du egoitza: Peruri auzoa 33, 8 eraikina, 1. C, Leioa (Bizkaia). Jardute-esparruak hauek izango dira:

• Jasogailuak. Igogailuak: aldizkako ikuskapenak.

– Azaroaren 8ko 2291/1985 Errege Dekretua (1985-12-11ko BOE), jasogailuei eta mantentze-gailuei buruzko erregelamendua onartu zuena, eta haren jarraibide tekniko osagarriak: MIE AEM 1etik MIE AEM 3ra bitartekoak.

– Urtarrilaren 21eko 57/2005 Errege Dekretua (2005-02-04ko BOE), dagoen igogailu-parkean segurtasuna areagotzeko manuak ezartzen dituena.

– 1981eko martxoaren 31ko Agindua (1981-04-20ko BOE), 1966ko Erregelamenduaren arabera igogailuei exijitu behar zaizkien gutxieneko baldintza teknikoak finkatzen dituena eta igogailuon aldizkako berrikusketa orokorra egiteko arauak ematen dituena.

– 1987ko irailaren 23ko Agindua (1987-10-06ko BOE), mantenimeduak egiteko aparailuen eta jasogailuen Erregelamenduko MIE-AEME-1 jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena, hain justu ere elektrizitatez, oleoelektrizitatez edo era hidraulikoan mugiarazitako igogailuei dagokienez. 1991ko irailaren 12ko Aginduak aldatu zuen agindu hori (1991-09-17ko BOE).

– Abuztuaren 1eko 1314/1997 Errege Dekretua, igogailuen inguruko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 95/16/EE Zuzentaraua ezartzeko xedapenak ematen dituena.

• Jasogailuak. Garabiak: Hasierako, aldizkako eta ezohiko ikuskapenak.

– Ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretua (2003-06-17ko BOE); dekretu horrek jasogailu eta mantentze-gailuen araudiaren "MIE AEM 2" jarraibide tekniko osagarria onartu zuen, obretako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.

– Ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretua (2003-06-17ko BOE), garabi mugikor autopropultsatuei dagokienez, jasogailuen eta mantentze-gailuen Araudiko "MIE AEM 4" jarraibide tekniko osagarriaren testu aldatua eta bateratua onartu zuena.

– Garabi mugikor autopropultsatuak ikuskatzeko eskuliburua (ITC MIE AEM-4) (Ikuskapena IPO Gruato Eskuliburua azkenekoa; 2007-01-31).

– Dorre-garabiak Ikuskatzeko Eskuliburua (ITC MIE AEM-2) (C/RAEM.AEM2/IM-IPOGTFIN; 2002-10-14).

• Istripu larriak: aldizkako ikuskapenak eta segurtasun-txostenaren ebaluazioa.

– 1254/1999 Errege Dekretua, uztailaren 16koa (1999-07-20ko BOE), gai arriskutsuak tarteko diren istripu larrietako arriskuak kontrolatzeko neurriak onartzen dituena. Otsailaren 4ko 119/2005 Errege Dekretuaz (2005-02-11ko BOE) eta 2005eko uztailaren 29ko 948/2005 Errege Dekretuaz (2005-07-30eko BOE) aldatua.

– 1196/2003 Errege Dekretua, irailaren 19koa (2003-10-09ko BOE), gai arriskutsuak tarteko diren istripu larrietako arriskuen aurreko kontrola eta planifikazioa egiteko, Babes Zibileko Oinarrizko Jarraibidea onartzen duena.

• Presio-aparatuak: Hasierako eta aldizkako ikuskapenak, konpondutako ekipoena, eta kokalekuz aldatzeagatik, 769/1999 Errege Dekretuak indargabetutakoak izan ezik, ITC MIE-AP01etik ITC MIE-AP18ra.

– Apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretua (1979-05-29ko BOE), presiozko tresnen erregelamendua onestekoa. ITC MIE-AP-1etik MIE-AP-18ra, 1999-05-07ko 769/99 Errege Dekretuak ezarritako mugekin.

– 2443/1969 Dekretua, 1969-08-16koa (1969-10-28ko BOE), presioko ontzien Erregelamendua onartzen duena.

• Produktu kimikoak biltegiratzea: Hasierako eta aldizkako ikuskapenak.

– Apirilaren 6ko 379/2001 Errege Dekretua (2001-05-10eko BOE), produktu kimikoak biltzeko araudia onartzen duena. ITC MIE-APQ-1etik ITC MIE-APQ-8ra.

– Otsailaren 8ko 668/1980 Errege Dekretua (1980-04-14ko BOE), produktu kimikoak biltegiratzeari buruzkoa. ITC MIE-APQ-1etik ITC MIE-APQ-6ra.

• Petrolioren gas likidotuak: aldizkako ikuskapenak.

– 1986-01-29ko Agindua (1986-02-22ko BOE), petrolioaren gas likidotuak edukiontzi finkoetan biltegiratzeko instalazioei buruzko Erregelamendua onestekoa.

• Suteak: indutria-establezimeduetan suteen aurkako segurtasuna.

– Abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua (2004-12-17ko BOE), Industria-establezimenduetan suteen aurkako Segurtasun-erregelamendua onartzen duena.

– Azaroaren 5eko 1942/1993 Errege Dekretua (1993-12-14ko BOE), suteen aurkako babes-erregelamendua onartzekoa.

– Urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretua (1996-10-29ko BOE), "Eraikinak suteen aurka babesteko baldintzak" NBE-CPI-96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua onartu zuena.

• Petrolio-instalazioak: Biltegiratze-parkeak, hasierako eta aldizkako ikuskapenak.

– Uztailaren 17ko 1562/1998 Errege Dekretua, "petrolio-produktuak biltegiratzeko parkea" ITC MI-IP-02 aldatzen duena.

• Petrolio instalazioak: Instalazioan bertan kontsumitzeko edo ibilgailuak hornitzeko. Aldizkako ikuskapenak, 1523/1999 Errege Dekretuaren arabera estakontasuna eta probak egitea izan ezik.

– Urriaren 1eko 1523/1999 Errege Dekretua (1999-10-22ko BOE), urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuaz onartutako Petrolio Instalazioen Erregelamendua, irailaren 15eko 1427/1997 Errege Dekretua eta abenduaren 28ko 2201/1995 Errege Dekretuaz onartutako MI-IP-04 jarraibide tekniko osagarria aldatzeari buruzkoa.

– 1427/1997 EDaz onartutako MI-IP03 Jarraibide tekniko Osagarria eta 2201/1995 EDaz onartutako MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarria.

– Urriaren 20ko 2085/1994 ED (1995-01-27ko BOE), Petrolio Instalazioen Erregelamendua onartzekoa.

• Eraikinetako instalazio termikoak.

– Uztailaren 31ko 1751/1998 Errege Dekretua (1998-08-05eko BOE), eraikinetako instalazio termikoen erregelamendua (EITE) eta horren jarraibide tekniko osagarriak (JTO) onartzen dituena. Azaroaren 22ko 1218/2002 Errege dekretuaz aldatua.

• Elektrizitateari buruzko araudia: Goi-tentsioa: aldizkako ikuskapenak.

– Azaroaren 12ko 3275/1982 Errege Dekretua (1982-12-01eko BOE), zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio-zentroen baldintza teknikoei eta segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua eta haren JTOak —MIE-RAT 001etik MIE-RAT 20ra bitartekoak— onartzen dituena.

• Elektrizitateari buruzko araudia: Behe-tentsioa: Hasierako eta aldizkako ikuskapenak.

– Irailaren 20ko 2413/1973 Dekretua (1973-10-09ko BOE) behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onartzen duena; Dekretu hori urriaren 9ko 2295/1985 Errege Dekretuak (1985-12-12ko BOE) eta jarraibide tekniko osagarriek —MI-BT 001etik BT 044ra bitartekoek— aldatu zuten.

– Abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua (2002-09-18ko BOE) behe-tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena. BT01etik BT51ra bitarteko jarraibide tekniko osagarriak.

• Salgai arriskutsuak eta galkorrak garraiatzea: kontrol-erakundeentzako definitutako araudi-agirietan aipatutako ikuskapenak.

– Maiatzaren 5eko 551/2006 Errege Dekretua (2006-06-12ko BOE), Espainiako lurraldean salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko operazioak arautzen dituena.

– Apirilaren 20ko 412/2001 Errege Dekretua (2001-05-08ko BOE) salgai arriskutsuak trenbidez garraiatzearekin lotutako hainbat alderdi arautzen dituena.

– Salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeari buruzko Europako Akordioa (ADR), 1957-09-30ean Genevan sinatutakoa, egun indarrean dagoen testu bateginaren araberakoa.

– Martxoaren 31ko CTE/964/2004 Agindua; horren bidez, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeari buruzko urriaren 2ko 2115/1998 Errege Dekretuaren 3. eranskina eguneratu eta 4. eta 6. eranskinak eta 5.eneko zenbait gehigarri aldatzen dira.

– 1986ko abuztuaren 8ko nazioarteko erregelamendua, salgai arriskutsuak trenbidez garraiatzeari buruzkoa (RID), egun dagoen testu bateginaren arabera.

– Otsailaren 1eko ITC/254/2007 Agindua (2007-02-13ko BOE), salgai arriskutsuak trenez garraiatzeari buruzko zenbait alderdi tekniko arautzen dituena. Horrela, agindu horrek apirilaren 20ko 412/2001 Errege Dekretuaren 1. eranskina eguneratu eta 2. eranskina eta 3.eneko zenbait gehigarri aldatzen ditu.

– Salgai arriskutsuak garraiatzeko erabiltzen den nazioarteko itsasaldeko kodea (IMAG), Garraio Ministerioaren 1983-06-10eko Aginduaren arabera (1983-09-20ko BOE), eta geroztiko zuzenketak.

– Abuztuaren 1eko 1749/1984 Errege Dekretua (1984-10-02ko BOE), salgaiak airez arriskurik gabe garraiatzeari buruzko Erregelamendu Nazionala onartzen duena.

– Irailaren 20ko MA (1985-09-27ko BOE), salgai arriskutsuak garraiatzeko zisternak egiteko, tipoa onartzeko eta saiakuntza eta ikuskaritza egiteko arauei buruzkoa. Agindu horren aldakuntzak: 1994-12-30eko MA (1995-01-24ko BOE), 1996-10-16ko MA (1996-11-05eko BOE) eta indarrean dauden aldaketak.

– 1986ko martxoaren 17ko MA, salgai arriskutsuak garraiatzeko ontzi eta enbalajeak homologatzeko arauei buruzkoa (1987-03-31ko BOE).

• Salgai galkorrak garraiatzea: Tipoarekiko adostasuna, hasierako eta aldizkako ikuskapenak, aldakuntzak/konponketak.

– Salgai galkorrak garraiatzeari eta mota horretako garraioak egiteko erabiltzen diren ibilgailu bereziei buruzko Akordioa (ATP) (1976-11-22ko BOE), eta ondoren egindako zuzenketak.

– Otsailaren 18ko 237/2000 Errege Dekretua, jakiak tenperatura erregulatuan lurretik garraiatzen dituzten ibilgailuek bete behar dituzten zehaztapen teknikoak eta zehaztapen horiek betetzen diren kontrolatzeko prozedura ezartzen duena (2000-03-16ko BOE). Apirilaren 6ko 380/2001 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen (2001-04-21eko BOE).

• Produktuak.

– 97/23/EEE Jarraibidea, presio-ekipoak. Jarraibidearen produktu guztiak, mugarik gabe. Jarraibidearen araudi-agiri guztiak, mugarik gabe.

– 95/16/EE Jarraibidea, igogailuak. Jarraibidearen produktu guztiak, mugarik gabe. Jarraibideko produktuei dagozkien arau bateratu guztiak.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Kontrol Erakundeen Erregistroan egindako inskripzio honek balioa izango du Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak emandako ziurtagiria indarrean dagoen bitartean. Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak emandako egiaztagirian aldaketarik egonez gero, Tüv Internacional Grupo Tüv Rheinland, SL entitateak zuzendaritza honi jakinarazi beharko dio.

Horrez gain, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aipatu arauzko arloetan jarduteko, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak ezar ditzakeen baldintza osagarrien menpe dago baimen hau.

4.– Ebazpen honetan berariaz aurreikusi ez diren kasuetan araudi orokorra eta espezifikoa aplikatuko da, baita Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariak 1997ko azaroaren 6an, 1999ko maiatzaren 20an eta 2004ko ekainaren 23an emandako Ebazpenek diotena ere. Horien bidez, TÜV Internacional Grupo TÜV Rheinland, SL delakoari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa aritzeko.

5.– Aldaketarik egonez gero, Industria Establezimenduen Erregistroan dagokion aldaketa egiteko eskatu beharko zaio eskumena duen lurralde-erakundeari.

6.– Aipatu entitateak baimena du adierazitako jardute-eremuetan aritzeko. Baina, aipatu diren erregelamendu eta arau teknikoetan jasota dauden jardueretarako baino ez du balio baimen horrek, Egiaztatze Erakunde Nazionalaren OC-I/037 kreditazio-agirian eta 2007ko apirilaren 27ko eranskin Teknikoan (4. berrikusketa) zehaztu bezala. Entitateak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua -martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua-, eta bestelako baldintza osagarriak.

7.– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzean zituen egokitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.

8.– Legeak agindu bezala, ebazpen hau jakinaraz eta argitara dadila agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 26a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala