Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
6292

EBAZPENA, 2007ko urriaren 2koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, Elena Torregaray Pagola andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena (jakintza arloa: "Antzinaroaren Historia"). Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2007ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez egin zen (2007ko ekainaren 14ko BOE eta 2007ko uztailaren 4ko EHAA).

2007ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 14ko BOE eta uztailaren 4ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. atalak), Errektoregoak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Elena Torregaray Pagola andrea, 15993050-T NAN zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titular izendatzea (jakintza arloa: "Antzinaroaren Historia"; kodea: TUC8/1-D00101-25; saila: "Ikasketa Klasikoak"; ikastegia: Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea; hizkuntz eskakizuna: elebiduna: gaztelania-euskara; arduraldia: osoa.

Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, erabaki hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2007ko urriaren 2a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena,

2006-08-21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta 2006-08-15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSE UNZILLA GALAN.


Azterketa dokumentala