Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2007ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6287

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 368/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 07.0081.48.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzekoa dena.

Ezin izan denez aurkitu Kepa Mirena Torre Vitoria jauna administrazio espedientean jasotzen den helbidean (Soka kalea, 2 - 2B, Bilbao), jakinarazten zaio Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3 zenbakiko Epaitegiak goian aipatutako espedientea bidaltzeko eskatu duela. Espediente hori Ingeniería y Construcción de Matrices SAk eskatuta hasi zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2007ko apirilaren 26ko ebazpenaren aurka (SH-439/06 (923/06) espedientea, 07.0081.48.02.01.02 gora jotzeko errekurtsoa).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, epatu egiten da Kepa Mirena Torre Vitoria jauna, eta aipatutako prozedura judizialean azaldu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 29a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala