Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2007ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6281

LEHIAKETA. Iragarkia, "Emakunde aldizkariaren koordinazio teknikoa egitea" helburu duen aholkularitza eta laguntzako administrazio kontratua esleitzeko dena (03EMK/03S/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Emakundeko zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: 03EMK/03S/2008.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Emakunde aldizkariaren koordinazio teknikoa.

b) Lote eta zenbakizko banaketa: kontratuaren helburua ez dago loteetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: esleipen erabakia jakinarazi eta behin betiko bermea eratu ondoren, 2009ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapidea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogeita hamaika mila eta berrehun (71.200) euro.

2008. urtea: hogeita hamabost mila (35.000) euro.

2009. urtea: hogeita hamasei mila eta berrehun (36.200) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez da halakorik eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Emakunde.

b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01005, Araba.

d) Telefonoa: 945 01 67 21.

e) Faxa: 945 01 67 20.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko epea bukatu baino egun bat lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio: ez da halakorik eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia eta finantza kaudimena banketxe batek kontratu honen xederako berariaz emandako egiaztagiriaren bidez egiaztatuko da.

– Gaitasun tekniko eta profesionala kontratua betetzeko materialen, instalazioen eta ekipo tekniko eskuragarrien gaineko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abenduaren 3a, eguerdiko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01007, Araba.

d) Lizitatzaileak eskaintzari ezinbestean eutsi behar dion epea: 3 hilabete, proposamenak zabaltzen diren egunetik hasita.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik edo alternatibarik aurkeztea onartuko.

f) Hala badagokio, eskaintzak aurkezteko gonbita (prozedura mugatua) egingo zaien enpresen kopurua (edo gehienezko eta gutxienezko kopuruak).

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01007, Araba.

d) Eguna: 2007ko abenduaren 18a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia "Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera" bidali den eguna (hala badagokio).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak jasotzen dituen edo pleguak eskuratzeko aukera ematen duen informatika ataria edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 23a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.


Azterketa dokumentala