Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2007ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6278

196/2007 DEKRETUA, azaroaren 13koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko bokal bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gidaplanaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortu zuen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea izenekoa. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen, hala nola kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera-eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak, eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak 9. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan (erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaerari buruzkoak) ezarritakoarekin bat etorriz, Garraio eta Herri lan sailburuak proposatu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2007ko azaroaren 13ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokal izatetik kentzea ondoko hau: Iñigo Palomino Zubiaurre jauna.

2. artikulua.– Estatutuen araberako epealdirako (2011ko azaroaren 17ra arte) Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokal izendatzea, ondoko hau: Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia andrea.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


Azterketa dokumentala