Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2007ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
6271

EBAZPENA, 2007ko azaroaren 5ekoa, Joko eta Ikuskizun zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan apustuak ustiatzeko hiru baimenen esleipendunak argitara ematen dituena (deialdia Herrizaingo sailburuaren 2007ko martxoaren 30eko Aginduz egin zen).

Herrizaingo sailburuaren 2007ko martxoaren 30eko Aginduz lehiaketa publikorako deialdia egin da Euskal Autonomia Erkidegoan apustuak ustiatzeko hiru baimen esleitzeko. Agindu horretako I. eranskineko bederatzigarren oinarriko 3. paragrafoan xedatutakoa kontuan hartuz, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, nahiz eta interesdunei horren berri eman dakiekeen prozedura administratiboa arautzen duen arautegian xedatutakoaren arabera.

Joko eta Ikuskizun zuzendariaren 2007ko urriaren 31ko Ebazpenez esleitu egin ziren aurreko paragrafoan aipatutako baimenak.

Hortaz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Joko eta Ikuskizun zuzendariaren 2007ko urriaren 31ko Ebazpeneko xedapen zatiko 1. eta 2. zenbakiak —aurrekarietan aipatzen direnak— argitaratzea.

"1.– Apustuak ustiatzeko baimenak ondorengo proiektuei esleitzea, lortutako puntuen arabera:

– "Euskal Kirol Apostuak SA" proiektua: 64,394 puntu.

– "Tele Apostuak, Promotora de Juegos y Apuestas SA" proiektua: 54,502 puntu.

– "Garaipen Victoria Apustuak SL" proiektua: 51,300 puntu.

Guztiek lortu dute, behinik behin, gehienezko puntuen erdia, I. eranskineko bosgarren oinarriko 6. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

2.– Ebazpen honen eranskinean ebazpenaren edukia emango zaie jakitera esleipendunei, zeinak I. eranskineko zazpigarren oinarrian aurreikusitakoa jasoko baitu."

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 5a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala