
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Caja Vital Kutxa
5517
IRAGARKIA, Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egiten duena.
Erakunde honetako Administrazio Kontseiluak 2007ko irailaren 27ko bileran hartutako erabakia betez, dei egiten die bertako Kontseilari Orokorrei datorren urriaren 25ean (osteguna) 18:30etan lehenengo deialdian eta ordu erdi geroago bigarrenean, egingo den Ohiko Batzar Nagusira etortzeko. Batzar hori Caja Vital Kutxa Fundazio Aretoan izango da (sarrera Posta, Bake eta Independentzia kaleetatik) eta ondorengo edukiak izango ditu:
Eguneko gai-zerrenda.
1.– Batzar Nagusia eratu.
2.– Lehendakariaren txostena.
3.– Kontrol-Batzordearen txostena.
4.– Ekitaldiaren bilakaeraren txostena.
5.– Batzarreko akta onartzeko akordioa.
* Eskariak eta galderak.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 27a.
Administrazio Kontseiluaren lehendakaria,
GREGORIO ROJO GARCÍA.
RSS