Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5515

IRAGARKIA, Fernando Castro Amor jaunari jakinarazten diona hamar egun dituela egoki iritzitako alegazioak eta agiriak aurkezteko.

Fernando Castro Amor jaunari epea jarri zaiola jakinaraztea ezinezkoa izan denez —Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi behar ez zaizkion arrazoiak direla medio—, jakinarazpena egin behar da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki hau argitaratuz. Eta jakinarazi behar da Mikele Goitia Correa andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Administrazio Kudeaketako Prozesuak espezialitatean (1541) ordezkapenak egiteko izangaien zerrendaren funtzionamenduaren aurka (hiru Lurralde Historikoetan dago espezialitate hori).

Errekurtso hori baietsiko balitz, Mikele Goitia Correak aurre hartuko lioke Fernando Castro Amorri zerrenda horretan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 112.2 artikuluaren arabera, interesatuak hamar egun balioduneko epea izango du egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Alegazio horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan aurkeztu behar dira (Donostia kalea, 1, 01010 Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 6a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

RICARDO BURUTARAN FERRÉ.


Azterketa dokumentala