Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5512

IRAGARKIA, Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak, 2007ko ekainaren 18an emandako zehapen-espedienteko jakinarazpena eta ordainketa-informazioa Jang Zheng Lan-i helarazteko dena.

Aipaturiko zehapen-espedientearen jakinarazpena eta ordainketa-informazioa ohiko bidez helarazi nahi izan zaio Jang Zheng Lan-i, ezaguna duen azken helbidean: Ciudadela, 5, Bilbao; eta ezinezko izan denez, osorik argitaratzen da honako iragarki hau.

Jakinarazpena eta ordainketa-informazioa:

Espedientea: 48A001-31-2006.

Titularra: Jang Zheng Lan.

Honekin batera doakizun ebazpenaren indarrez ezarri zaizun zehapena ordaintzeko, beherago adierazten diren epeen barruan BBVAko (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) 0182-5685-07-0000226271 zenbakiko kontu korrontean sartu beharko duzu zenbatekoa, izan ere horixe da Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia. Izena eta espedientearen zenbakia ipini beharko dira.

A) Ebazpena hilaren 1etik eta 15era bitartean jakinarazi bazaizu, ordainketa hurrengo hileko 5. eguna baino lehen egin beharko duzu jakinarazpena jasotzen duzunetik.

B) Ebazpena hilaren 16tik eta azken egunera bitartean jakinarazi bazaizu, ordainketa hurrengo hileko 20. eguna baino lehen egin beharko duzu, jakinarazpena jasotzen duzunetik.

Administrazio bidea agortzen ez duten zehapen-ebazpenen kasuan, horren kontrako gorako errekurtsoa jartzeko epea amaitzen bada ordainketa egiteko oro har jarri den epea eta gero, ordaintzeko epe hori luzatu egingo da errekurtsoa jartzeko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunera arte, betiere gorako errekurtso hori jartzen ez bada.

Halaber, ohartarazten dizugu borondatezko epea igarotzen bada dirua sartu gabe, berehala jo dugula premiamendu-bidetik, besterik gabe.

Hori guztia, jakitera ematearren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan jasotako ondorioetarako (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez azaroaren 26ko 30/1992 Legea erreformatu zen, hots, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Bilbao, 2007ko uztailaren 3a.

Lurralde Bulegoko Burua,

JESÚS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.


Azterketa dokumentala