Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
5510

IRAGARKIA, Bizkaiko errepide-sareko tunelen ikuskapen-erakundea sortu eta abiabidean jartzeari buruzkoa.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Herri Lan Saila: Atal Juridiko Administratiboa; Ibáñez de Bilbao k/ko 20a. 48009 Bilbao.

c) Espedientearen zenbakia: OCE - 2007/00030.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Bizkaiko Errepide-Sareko Tunelen Ikuskapen-Erakundea sortu eta abiabidean jartzea.

b) Sailkapena erloka eta zenbakika: ez.

c) Burutzeko lekua: Bizkaia.

d) Burutzeko epea edo emateko azken eguna: hogeita lau (24) hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio-era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua: milioi bat berrehun eta berrogeita hamar mila eta hamasei euro (1.250.016,00).

5.– Behin-Behineko Bermea: hogeita bost mila euro eta hogeita hamabi zentimo (25.000,32 euro).

6.– Dokumentazio eta informazio bideak.

a) Erakundea: Reprografía José Antonio.

b) Helbidea Rodríguez Arias, 33.

c) Herria eta posta-kodea: 48011, Bilbao.

d) Telefonoa: 94 443 74 93.

e) Agiriak eta informazioa lortzeko azken data: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak.

a) Sailkapena: ez du halakorik eskatzen.

b) Beste betekizun batzuk: begiratu administrazio klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguak.

8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken data: 2007ko azaroaren 9ko eguerdiko hamabiak (12:00) arte.

b) Aurkezteko beharreko agiriak: administrazio klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguetan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko tokia:

Erakundea: Herri Lan Saila (Zerbitzu Orokorrak).

Helbidea: Ibáñez de Bilbao k/ko 20a, beheko solairua.

Herria eta posta kodea: 48009 Bilbao.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: Herri Administrazioetako Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 83 eta 89. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

e) Aldagaien onarpena:

– Preskripzio teknikoen pleguan aurretiaz ikusitakoaren arabera.

– Aldagaiak eskaintzen dituen lizitatzaileak, oinarrizko eskaintzan adierazi beharko du.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Herri Lan Saila (Zerbitzu Orokorrak).

b) Helbidea: Ibáñez de Bilbao k/ko 20a, beheko solairua.

c) Herria: 48011 Bilbao.

d) Data: administrazio klausula berezien pleguaren arabera.

e) Ordua: goizeko hamaikatan (11:00).

10.– Bestelako informazioak: adjudikazioa egiteko erabiliko diren irizpideak, administrazio klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguetan ageri dira.

11.– Iragarkien gastuak: begiratu administrazio klausula berezien pleguetara.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali deneko data: 2007ko irailaren 18a.

Bilbao, 2007ko irailaren 18a.

Herrilan Saileko Foru diputatua,

IÑAKI HIDALGO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala