
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
5501
HUTSEN ZUZENKETA, uztailaren 30eko 18/2007 Ebazpenarena. Ebazpena, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena; honen bitartez Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitara dadila xedatzen da. Erabaki hori lurreko uhinen bidezko tokiko telebista digitala eskaintzeko zerbitzu publikoa zeharka kudeatzeko kontratuari dagozkion emakida administratiboen esleipenari buruzkoa da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Aipatutako moduko hutsak ikusi dira 2007ko abuztuaren 13ko 155 zenbakidun EHAAn argitaratu zen Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitara dadila xedatzen duen Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 30eko 18/2007 ebazpenean. Erabakia lurreko uhinen bidezko tokiko telebista digitala eskaintzeko zerbitzu publikoa zeharka kudeatzeko kontratuari dagozkion emakida administratiboen esleipenari buruzkoa da. Honelako zuzenketa egingo da uztailaren 17ko erabakiaren eranskineko "Lizitatzaile esleipendunak" izeneko II. atalean.
"Fideliza, S.L." dioenean
"Álava Televisión, S.L." esan behar du.
RSS