
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5500
EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeari buruzko 593/07 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeari buruzko jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, honako hauek guztiek eskatuta: Luis Gonzaga Vicinay de la Tajada, Francisco Javier Vicinay de la Tajada, Alfonso Vicinay de la Tajada, Gonzalo Vicinay de la Tajada eta Juan Ignacio Vicinay de la Tajada. Honako finka hauek inmatrikulatu nahi dira:
Salvatierraco izeneko mendia, Aramaioko Olaetako elizatean kokatua, Basarrichiqui izeneko eremuan. Katastroaren araberako azalera: 16.203, 94 m2. Lursail horren mugak honako hauek dira: iparraldean Atanasio Manuel Lazcano Saez (003-002-0187 finka), lehen Hilario Lazcano. Hegoaldean Olaetako Admnistrazio Batzarraren lursailak (003-002-0185 katastroko finka). Ekialdean Vicente Uribarren Elorza eta beste batzuk (003-002-0070 finka), lehen Francisco Orma eta Echaguengo beste bizilagun batzuk. Mendebaldean Paula Balanzategui Aldasoro (003-002-0181 finka), lehen Victor Aranguren.
Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.
Vitoria-Gasteizen, bi mila eta zazpiko ekainaren hemezortzia.
IDAZKARIA.
PROBIDENTZIA
Epaile-magistratua: Maria Jose Cia Benitez.
Lekua: Vitoria-Gasteiz.
Eguna: bi mila eta zazpiko ekainaren hemezortzia.
Maria Concepcion Mendoza Abajo prokuradoreak idazki hau, horri dagozkion agiriak eta ahalordea eta kopia aurkeztu ditu. Horiek jasota, finka inmatrikulatzeko jabari-espediente bati ekingo zaio. Prokuradorea alderditzat hartuko da, Luis Gonzaga Vicinay de la Tajadaren izenean eta ordez; hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalordearen indarrez. Autoetan testigantza jaso ondoren, itzuli egingo zaio.
1.– Idazkia Ministerio Fiskalari bidali behar zaio; idazkiaren kopiak eta agiriak aurkeztuko zaizkio.
2.– Honako hauei egin behar zaie deia:
1) Francisco Javier Vicinay de la Tajada, Luis Gonzaga Vicinay de la Tajada, Alfonso Vicinay de la Tajada, Gonzalo Vicinay de la Tajada eta Juan Ignacio Vicinay de la Tajadari, pertsona horiengandik baitatoz finkak eta euren izenean ageri baitira katastroan.
2) Atanasio Manuel Lazcano Saezi, Olaetako Administrazio Batzarrari, Vicente Uribarren Elorzari eta Paula Balanzategui Aldasorori, finka mugakideen jabeak diren aldetik. Helburua: hamar eguneko epean espedientean ager daitezela, euren eskubideen alde egiteko.
3.– Halaber, dei egin behar zaie eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, Aramaioko Epaitegiko eta Udaletxeko iragarki-oholetan eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz. Horrela, hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dute, aipatu diren ondorioetarako.
Inpugnatzeko modua: berraztertze-errekurtsoa, epaitegi honetan. Hala ere, inpugnatu arren, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Eskakizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ko 451. eta 452. artikuluak).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.
RSS