
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5498
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko burututako 119/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: L2 119/07 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea.
Alderdi demandatua: Felix Laucirica Longarayren jaraunspen jasogabea edota jaraunsle ezezagunak.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Nik, Maria de Andres Sierrak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau
JAKINARAZTEN DUT:
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:
AUTOA
Epailea: Amaia Polo Perez.
Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta zazpiko maiatzaren hogeita bederatzia.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxearen izenean eta ordez, Luengo Arrizabalaga prokuradoreak judizio arrunteko demanda aurkeztu du eta halaxe frogatzen du eransten duen ahalordean. Demandatua Felix Laucirica Longarayren jaraunspen jasogabea edota jaraunsle ezezagunak dira; helbidea Bakion (Bizkaian) dago. Horrela bada, azaldutzat ematen diren demanda-idazkiko edukiari buruz, dagokionean epaia eman dezala eskatzen du.
Bigarrena.– Auzi-jartzaileak adierazten duenez, demandaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da.
XEDAPENAK
1.– Izapideak egiteko onartu da Luengo Arrizabalaga prokuradoreak, Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxearen izenean eta ordez, Felix Laucirica Longarayren jaraunspen jasogabe eta jaraunsleen aurka aurkeztutako demanda, zenbateko bat erreklamatzeko. Judizio arruntaren arauekin gauzatuko da prozesua.
2.– Demandaren kopia bat eta berari erantsitako agirien kopia bat entregatuz, bidal bekie demandatuei demanda; eta epatu bitez zedula bat entregatuz, hogei egun balioduneko epearen barruan erantzun diezaioten, epatzea egin eta hurrengo egunetik hara zenbatuz epe hori.
Jakinaraz bekie alderdi demandatuei, epearen barruan agertzen ez badira, auzi-iheslari deklaratuko direla (PZLb 496.1 artikulua). Halaber, jakinaraz bekie prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta azaldu behar dutela judizioan (PZLb, 23 eta 31. artikuluak).
3.– Alderdi demandatzaileak adierazitako helbidean egin bedi epatzea. Epatzea helbide horretan egin dadin, bidal bedi exhortoa Mungiako Bake Epaitegira.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2007-09-19ko probidentziaz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, zitazio-eginbidea burutzeko.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2007ko irailaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS