
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5497
EDIKTUA, diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 871/06 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 871/06 prozedura arrunta.
Alderdi demandatzailea: Eloy Garcia-Borreguero Melero eta Marta Mencia Caballero.
Alderdi demandatua: Construcciones y Reformas Helguera SL.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:
Eginbidea.– Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko uztailaren hogeita zortzian.
Idazkari judiziala naizen honek ematen dut, jakinarazteko eze, prokuradore Zubieta eta Zubietak, Eloy Garcia-Borreguero Melero eta Marta Mencia Caballero jaun-andreen izenean eta ordez, judizio arrunteko demanda-idazkia aurkeztu duela Dekanotzan uztailaren 19an, 1etik 8ra zenbaturiko dokumentuekin batera (euren kopia eta guzti). Demanda 871/06 zenbakiz erregistratu zen.
Ondokoa jakinarazten dut. Fede ematen dut.
AUTOA
Epailea: Cristina García Quesada.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta seiko uztailaren hogeita zortzia.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Zubieta eta Zubieta prokuradoreak, Eloy Garcia-Borreguero Melero eta Marta Mencia Caballero jaun-andreen izenean eta ordez jardunez, judizio arrunteko demanda aurkeztu du eta halaxe frogatzen du eransten duen ahalordean. Demandatua Construcciones y Reformas Cefran SL enpresa da, egoitza Portugaleten (Bizkaia) duena. Demanda horretan kopuru bat erreklamatzearen gaineko epaia emateko eskatzen da.
Bigarrena.– Auzi-jartzaileak adierazten duenez, demandaren zenbatekoa 10.154,20 eurokoa da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak kontuan hartuta, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 6., 7., 23. eta 31. artikuluen arabera (PZLb) judiziora agertzeko bete beharreko prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak.
Bigarrena.– Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu prozesu-legearen 36. eta 45. artikuluekin bat etorriz.
Lurralde eskumenari dagokionez, epaitegi honek eskumena du, PZLb-ren 51. artikuluan xedatzen denez.
Eta judizio motari dagokionez, PZLb-ko 253.2 artikuluan agindutakoa betez, auzi-jartzaileak demandan 10.154,20 euroko zenbatekoa zehaztu du, eta, hortaz, 249.2 artikuluan xedatzen denez, judizio arruntaren izapideez gauzatu behar da prozesua.
Hirugarrena.– Esandakoaren arabera, bidezkoa da demanda izapideak egiteko onartzea, eta, PZLb-ko 404. artikuluan agintzen denez, demanda, bere kopia eta erantsitako agiriak alderdi demandatuari entregatzea. Eta, bestalde, bidezkoa da alderdi demandatua epatzea, bai eta alderdi horri legezko ohartarazpenak egitea ere, hain zuzen ere, delako epatzea egin eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epean erantzun dezan.
XEDAPENAK
1.– Zubieta eta Zubieta prokuradoreak, Eloy Garcia-Borreguero Melero eta Marta Mencia Caballero izenean eta ordez jardunez, Construcciones y Reformas Cefran SLren aurka zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako demanda izapideetara onartu da. Prozedura hori judizio arrunteko arauen arabera bideratuko da.
2.– Demandaren kopia bat eta berari erantsitako agirien kopia bat entregatuz, bidal bekie demandatuei demanda; eta epatu bitez zedula bat entregatuz, hogei egun balioduneko epearen barruan erantzun diezaioten, epatzea egin eta hurrengo egunetik hara zenbatuz epe hori.
Demandatuei ohartarazi aipatu epearen barruan agertzen ez badira, prozesuan auzi-iheslari direla deklaratuko dela (Prozedura Zibilari buruzko Lege berria, 496.1 artikulua). Ohartarazi, halaber, judiziora prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta agertu beharko dutela (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).
3.– Alderdi demandatzaileak adierazitako helbidean egin bedi epatzea. Egoitza horretan epatzeko, igor bedi dagokion zedula.
4.– Auzi-jartzaileak etxebizitzak jasandako ezbeharrari eta kalteei buruzko perituaren irizpena aurkeztu du, Kepa Arana perituak suskribatutakoa.
Inpugnatzeko modua: berraztertze-errekurtsoa, epaitegi honetan. Hala ere, inpugnatu arren, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epea, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2007ko irailaren 11ko Probidentziaren bidez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea burutzeko.
Barakaldo (Bizkaia), 2007ko irailaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS