
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5496
EDIKTUA, 507/07 hipoteka exekuzioaren ondoriozkoa.
Nik, Esther Viloria Zudairek, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, hau
JAKINARAZTEN DUT:
Epaitegi honetan hipoteka betearazteko 507/05 prozesua bideratu dela, Jesus Goiti Infantek eskatuta, Juan Carlos Medina Ofretorio eta Maria Begoña Nicolas Rebolloren aurka. Bertan honako hau erabaki da: ondoren adierazitako ondasunak, euren tasazio-prezioekin, hogei eguneko epean enkante publikora ateratzea.
ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK
ETA EUREN BALORAZIOA:
.– Ezkerraldean dagoen eskuinaldeko etxebizitza, H motakoa, 4. solairua, Sestaoko Federico Garcia Lorca kaleok 2.ean, Barakaldoko jabetza-erregistroan inskribatuta dago: 768 liburukia, 105 liburua, 14.819 finka.
230.000 eurotan balioetsita dago.
Enkantea epaitegi honen egoitzan egingo da (Bide Onera z.g., 3. solairua, 48901 PK), 2007-11-21ean, 10:30ean.
.– Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.
Epaitegi honen egoitzan dagoen iragarki-oholean jarritako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, nornahik ikus ditzan.
Barakaldo (Bizkaia), 2007ko uztailaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS