
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
5495
EBAZPENA, 2007ko irailaren 14koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena; horren bidez, "Alavesa de Patatas, S.A." erakundeak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onetsi da eta "Alavesa de Patatas, S.A." erakundeari ereiteko patata ekoiztu eta ugaltzeko titulua beste bi urtez luzatzen dion ebazpena aldatu da.
2007ko maiatzaren 14an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2006ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, beste bi urtez luzatu zitzaion "Alavesa de Patatas, S.A." erakundeari ereiteko patata ekoiztu eta ugaltzeko titulua.
Ebazpen horren aurka, erakundeak errekurtsoa aurkeztu zuen. Bertan adierazi zuenez, lehendik zuen titulua patata ekoiztu eta hautatzekoa zen eta titulu hori izateko baldintzak betetzen zituen; hortaz, patata ekoiztu eta hautatzeko titulua eman ziezaiotela eskatu zuen.
Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak titulua eta espedientean jasotako gainerako dokumentazioa aldatzearen aldeko txostena egin du.
Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.9. artikuluan, hazien eta mintegiko landareen alorreko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeari buruzko maiatzaren 8ko 839/1985 Errege Dekretuan, haziei, mintegiko landareei eta baliabide fitogenetikoei buruzko uztailaren 26ko 30/2006 Legean eta garatu eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– "Alavesa de Patatas, S.A." erakundeak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onestea eta, beraz, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2006ko abenduaren 11ko Ebazpenean ebatzitako lehen puntua aldatzea (ebazpen horren bidez, "Alavesa de Patatas, S.A." erakundeari beste bi urtez luzatu zaio ereiteko patata ekoiztu eta ugaltzeko titulua). Puntu hori honela idatzita geratuko da:
"Lehenengoa.– Egoitza soziala Alegria-Dulantzin (Araba) duen "Alavesa de Patatas, S.A." erakundeari beste bi urtez luzatzea ereiteko patata ekoiztu eta hautatzeko titulua."
Bigarrena.– Ebazpen honek ebazpen-egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 14a.
Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea,
LUIS MIGUEL MACÍAS PEREDA.
RSS