
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
5494
EBAZPENA, 2007ko irailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionaleko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzetarako Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda argitaratzeko dena.
2007ko uztailaren 23ko EHAAn (141. zenbakia) argitaratu da 2007ko uztailaren 4ko Agindua, Kultura sailburuarena, Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionaleko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duena.
2007ko uztailaren 4ko Aginduaren 10. artikuluaren arabera, Kalifikazio Batzordeari dagokio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari bidezko ebazpen-proposamena aurkeztea. Proposamen horretan erakunde onuradungaien zerrenda agertuko da, diru-hornidura, jarduketak, atzera botatzeko eskabideak eta horretarako arrazoiak.
Ondorioz, hauxe
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Kide horiek, aipatutako 2007ko uztailaren 4ko Aginduaren 10. artikuluak dioena kontuan hartuta izendatu dira.
Kalifikazio Batzordeko kideak:
– Arantza Arzamendi Sesé, Kultura Ondarearen zuzendaria, batzordeburu eta kalitate-botoduna.
– Francisca Pulgar Vernalte, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna, eta Batzordeko idazkaria.
– Elisa Rodríguez Sánchez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko teknikaria.
– Miren Martínez Unanue, Kultura Saileko informatika teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 24a.
(Bertaratzea ezinezko izateagatik, Gurutz Larrañaga Zubizarreta, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea, otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak xedatutakoarekin bat etorriz)
Kultura Ondarearen zuzendaria,
ARANTZA ARZAMENDI SESÉ.
RSS