Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
5493

EBAZPENA, 2007ko irailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta, betiere entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzetarako aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda argitaratzeko dena.

2007ko abuztuaren 2ko EHAAn (148. zenbakia) argitaratu da 2007ko uztailaren 18ko Agindua, Kultura sailburuarena, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta, betiere entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duena.

2007ko uztailaren 18ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera, Kalifikazio Batzordeari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea eta, era berean, ebazpen-proposamena egitea eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igortzea, eta aipatutako Kalifikazio Batzordea nortzuek osatzen duten jakinarazteko, komenigarria da horien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Kalifikazio Batzordeko kideen zerrenda jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Kide horiek, aipatutako 2007ko irailaren 18ko Aginduaren 7. artikuluak dioena kontuan hartuta izendatu dira.

Kalifikazio Batzordeko kideak:

– Arantza Arzamendi Sesé, Kultura Ondarearen zuzendaria, batzordeburu eta kalitate-botoduna.

– Francisca Pulgar Vernalte, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna, eta Batzordeko idazkaria.

– Elisa Rodríguez Sánchez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 24a.

(Bertaratzea ezinezko izateagatik, Gurutz Larrañaga

Zubizarreta, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea, otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak xedatutakoarekin bat etorriz)

Kultura Ondarearen zuzendaria,

ARANTZA ARZAMENDI SESÉ.


Azterketa dokumentala