
195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5491
AGINDUA, 2007ko irailaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.
Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzakoak, bere 42.2 artikuluan ezarri duenaren arabera, lanbide heziketako irakaskuntzen curriculumak lantokietako prestakuntza praktikoa hartuko du barne. Aipatu artikuluak dioenez, era berean, hezkuntza-administrazioei dagokie, euren eskumenen esparruan, eta toki-korporazioen eta gizarte- eta ekonomia-eragileen lankidetzarekin, irakaskuntza horien eskaintza programatzea; erakunde horiek, beraz, beharrezko neurriak abiarazi behar dituzte, Lanbide Heziketako ikasleei enpresan egin behar dituzten praktikak emateko.
Ildo horretatik, Jaurlaritzaren Batzordeak 1997ko apirilaren 22an egindako bileran onarturiko Lanbide Heziketako Euskal Planak honako hau ezarri du, Hasierako Prestakuntza Arautuaren Programaren helburuen artean: Lanbide Heziketan praktikak egin ahal izateko postu kopuru nahikoa lortzea. Horretarako, parte hartuko duten enpresa eta erakundeei emateko pizgarri ekonomikoak ezarriko dira.
Ondorioz, eta LP modulua egiteak gastuak eragiten dizkienez moduluen garapenean parte hartzen duten eragileei, uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuak, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteko modua arautzen duenak, bere II. kapituluan ezarri du enpresentzako eta ikasleentzako laguntzen programa. Halaber, Dekretuak bere 19.2 artikuluan adierazi duenez, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeko idazkaritza da laguntza-eskariak aurkezteko tokia. Ondorioz, beharrezko da ikastetxeei dei egitea, enpresek eta ikasleek aurkezturiko eskariei dagokien dokumentazioa bidal dezaten.
Horiek horrela, honako hau kontuan hartuta: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoak, bere VI. tituluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuan diru-laguntzak arautzeari dagokionez xedatu duena, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeei dei egitea, erakunde laguntzaile direnez uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuak aurrez ikusitako laguntza-programa kudeatzeko, ikasleek eta enpresek egindako laguntza-eskariak bidal ditzaten. Dekretu horrek, gogoratu, Lanbide Heziketako Heziketa
Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteko modua arautu du, eta 145. zenbakiko EHAAn, 2003ko uztailaren 24koan, argitaratu da.
Bigarrena.– Hona deialdi honetako laguntza-xedea: alde batetik, ikasle eta enpresentzat, 2006ko uztailaren 1etik 2007ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) egindako lantokiko prestakuntza; bestetik, bakarrik ikasleentzat, aurreko bi aldietan (2004ko uztailaren 1etik 2005eko ekainaren 30era bitartean eta 2005eko uztailaren 1etik 2006ko ekainaren 30era bitartean) egindako lantokiko prestakuntza, aurreko deialdietan (2005eko irailaren 13ko Agindua, 2005eko urriaren 21eko EHAA, 201. zk.; eta 2006ko irailaren 12ko Agindua, 2006ko urriaren 16ko EHAA, 197. zk.) diru-laguntzarik jaso ez zuena, uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuaren 19.3 artikuluak ezarritako betekizuna ez betetzeagatik, LP modulua egiteko bidea ematen duen ebaluazioa egiteke edo gainditzeke edukitzeagatik alegia.
Hirugarrena.– Ikasleek eta enpresek egindako laguntza-eskariekin batera, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko da, ondokoa adieraziz: ez daudela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.
Laugarrena.– Ikastetxeek, hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Lanbide Heziketako Zuzendaritzara bidali behar dute I. eranskinean ageri den ereduaren araberako idazkia, behar bezala beteta, ondoko dokumentazioarekin batera:
– Ikasleek eta enpresek LP modulua egin izanaren ziurtagiria, II. eranskinean jasotakoaren arabera.
– Administrazioak horretarako emandako programa informatikoak sortutako artxiboa, diru-laguntza kalkulatzeko behar diren datuak jasotzen dituena. Berdin-berdin onartuko da fitxategi hori Sailak horretarako jarri dituen baliabide telematikoen bitartez bidaltzea. Halakoetan, baina, bidalketaren egiaztagiria ere erantsiko da.
– Enpresa eta ikasleen diru-laguntza zerrenda izenduna.
Dokumentazio hori zuzenean aurkez daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren edozein lurralde-ordezkaritzatan, edo Lanbide Heziketako Zuzendaritzan bertan; bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4 artikuluan aurrez ikusitako bideetako edozein ere balia daiteke.
Bosgarrena.– 2003ko uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuaren 16.5 artikuluak aurrez ikusitako ondorioetarako, ez dira emakume gutxiko sektoreekin zerikusia duten heziketa-ziklotzat joko III. eranskineko zerrendan jasotzen direnak.
Seigarrena.– Agindu honek araututako deialdia finantzatzeko, bi milioi eta seiehun mila (2.600.000,00) euro bideratuko dira.
Zazpigarrena.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako zuzendariari esku ematen zaio agindu hau betetzeko zuzentarau eta jarraibideak eman ditzan.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari agindu honen aurka, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Justizia Auzitegi Nagusiko dagokion Salan, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 11.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
I. ERANSKINA / ANEXO I
LP MODULUA EGIN IZANAGATIKO DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEAK BIDERATZEKO IDAZKIA
ESCRITO DE REMISIÓN DE LAS SOLICITUDES DE SUBVENCIÓN POR LA REALIZACIÓN DEL MÓDULO DE FCT
IKASTETXEA / CENTRO: ………………………………….……………………… KODEA / CÓDIGO: …….....….....…	
PRAKTIKEN KOORDINATZAILEA / COORDINADOR/A DE PRÁCTICAS : …………………………...........……...…...
Helbidea / Dirección: ……………………………………………………………………………………........……………….	
Herria / Población: …….……………………………………………………………… PK / C.P.: …………………........….	
Tel. / Tfno.: …………………......…….	Faxa / Fax: ………………..……….	 e-mail: ………………………………	
Honekin batera ondorengo agiriak bidaltzen ditut:		
	
– L P modulua egin izanaren ziurtagiria.
– Fitxategi informatikoa, ikasle eta enpresek aurkeztutako eskaeren zerrenda duena, baita egindako praktiken deskripzioa ere. Halakorik ezean, horiek ezarritako prozeduren bitartez bidali izana egiaztatzeko agiria.
– Ikasle eta enpresei dagozkien diru-laguntzen zerrenda.
Ikastetxean artxibatuta geratzen dira aipatutako fitxategian dauden datuen egiaztagiriak, uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuak, Lanbide Heziketako Heziketa
Zikloetan Lantokietako Prestakuntza modulua egitea arautzen duenak, 23.2. artikuluan xedatutako ondorioetarako.		
	
……….……..(e)n, 2007ko …………..aren …(e)(a)n.			
ZUZENDARIAREN ONIRITZIA
V.º B.º EL/LA DIRECTORA/A
Izenpea eta ikastetxearen zigilua
Firma y sello del centro educativo
Adjunto remito la siguiente documentación:
			
– Certificado de realización del módulo de FCT.
– Fichero informático conteniendo la relación de las solicitudes presentadas por alumnos/as y empresas, así como descripción de las prácticas realizadas o, en su defecto, documentación justificativa de su envío mediante los procedimientos establecidos.	
– Relación de la subvención correspondiente a alumnos/as y empresas.	
La documentación acreditativa de las datos contenidos en el citado fichero queda archivada en el Centro Educativo a los efectos establecidos en el art. 23.2 del Decreto 156/2003, de 8 de julio, por el que se regula la realización del Módulo de FCT en los Ciclos Formativos de Formación Profesional.	
			
En …………..……….., a … de ………....….. de 2007.
LPko KOORDINATZAILEA
EL/LA COORDINADOR/A DE FCT
Izenpea
Firma
LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARI JAUNA/ ILMO. SR. DIRECTOR DE FORMACIÓN PROFESIONAL.
II. ERANSKINA / ANEXO II
LP MODULUA EGIN IZANAREN ZIURTAGIRIA
CERTIFICADO DE REALIZACIÓN DEL MÓDULO DE FCT
IKASTETXEA / CENTRO: ………………………………….……………………… KODEA / CÓDIGO: …….........……	
….…………………………………….jaunak/andreak	 D./Dña. ………………………………….....…………
ZIURTATZEN DU:
	
Eranskin moduan aurkeztutako fitxategi informatikoan zehaztutako ikasleak, adierazitako egunetan bakoitzari dagokion enpresetan bertaratu direla eta, ondorioz, enpresetan adierazitako orduak bete dituztela.
……….……..(e)n, 2007ko …………..aren …(e)(a)n.
ZUZENDARIAREN ONIRITZIA
V.º B.º EL/LA DIRECTORA/A
Izenpea eta ikastetxearen zigilua
Firma y sello del centro educativo
CERTIFICA:
	
Que los/as alumnos/as, que figuran en el fichero informático adjunto se han desplazado a las empresas que se les asignan durante los días que se señalan y que, consiguientemente, las empresas les han acogido durante el número de horas que se expresan.
En …………..……….., a … de ………....….. de 2007.	
LPko KOORDINATZAILEA
EL/LA COORDINADOR/A DE FCT
			
		
			
Izenpea
Firma
LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARI JAUNA/ ILMO. SR. DIRECTOR DE FORMACIÓN PROFESIONAL.
III. ERANSKINA
Agindu honen ebatzitako 5. puntuaren ondorioetarako, honako zerrendan agertzen direnak ez dira
emakume gutxiko sektoreekin zerikusia duten heziketa-ziklotzat joko:
ARLOA	HEZIKETA ZIKLOA	
Administrazioa	Administrazioa eta finantzak	
	Administrazio-kudeaketa	
	Idazkaritza	
Gorputz- eta Kirol-ekintzak	Gorputz- eta Kirol-ekintzen Sustapena	
Merkataritza eta Marketina	Merkataritza	
	Nazioarteko Merkataritza	
	Merkataritza Kudeaketa eta Marketing	
	Garraioaren Kudeaketa	
	Kontsumitzailearentzako Zerbitzuak	
Ostalaritza eta Turismoa	Bidaia-agentziak	
	Ostatu Arloa	
	Sukaldaritza	
	Turismo Merkaturatzea eta Informazioa	
	Pastelgintza eta Okintza	
	Jatetxe Arloa	
	Jatetxe eta Tabernako Zerbitzuak	
Irudi Pertsonala	Karakterizazioa	
	Estetika	
	Dekoraziozko Estetika Pertsonala	
	Ile-apainketa	
Elikagaigintza	Barazkien, Haragien eta Arrainen Kontserbagintza	
	Ardogintza eta Edarigintza	
	Elikagaigintza	
	Hiltegia eta Harategi Urdaitegia	
Kimika	Ingurumen Kimika	
Osasuna	Arreta Soziosanitarioa	
	Erizaintzaren Laguntza	
	Dietetika	
	Osasun Dokumentazioa	
	Botikagintza	
	Ahoaren eta Hortzen Higienea	
	Diagnosi Irudiak	
	Diagnosi Klinikoen Laborategia	
	Erradioterapia	
	Ingurumen Osasuna	
Komunitaterako Zerbitzu Soziokulturalak	Gizarte eta Kultura Animazioa	
	Haur Hezkuntza	
	Gizarte Integrazioa	
	Zeinu Mintzairaren Interpretazioa	
Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza	Jantzigintza	
	Patroigintza	
	Jantzigintza industriala	
RSS