Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2007ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5489

EBAZPENA, 2007ko ekainaren 12koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Valle de Trápaga-Trapagaran udalerrian, Alonsotegui-Ortuella I eta II linean elektrikoa, 132 kV-ko eta zirkuitu bikoitzekoa, 21. eta 25. euskarrien artean aldatzeko baimena emateko dena.

Erref.: L-6665 ASS/SM.

Esp.: 48/AT-H-2007/24.

Bizkaiko Lurralde Bulegoak irekitako espedientea ikusita, Erref.: L-6665, hau da, Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.k (egoitza: Bilboko Gardoki kaleko 8a) aipatutako instalazio elektrikorako burutzapen-proiekturako onarpena eta administrazio-baimenaren eske hasarazitako espedientea, eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) agindutako arauzko izapideak bete ondoren (dekretu horren bidez arautu egin ziren ondoren adierazten diren instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenetarako prozedurak: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere), eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean ezarritakoaren arabera (1992-07-23ko BOE).

Aurkeztutako proiektua ikusi da, zeina Diego Sánchez Rodriguez-ek sinatua den eta I.C.A.I.ko Injineruen Elkargo Nazionalak bisatua den.

Indarreango arautegian ezarritako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k egindako eskabidea argitaratu zen honakoetan: Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2007-03-21ean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2007-05-03an. Eta eragindako erakundeei, hau da, Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Valle de Trápaga-Trapagarango Udala eta Inguruemen sailari kondizionamendu tekniko egokia eskatu zitzaien 2007-02-20an, geroago eskabidea egin zuen enpresari bidali zitzaion, eta honek adostasuna agertu zuen.

Energia eta Meategien zuzendariak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan (2005-10-27ko EHAA) aitortzen dizkion ahalmenen indarrez, hau

EBATZI DU:

Valle de Trápaga-Trapagaran udalerrian, Alonsotegui-Ortuella I eta II linean elektrikoa, 132 kV-ko eta zirkuitu bikoitzekoa, 21. eta 25. euskarrien artean aldatzeko exekuzio-proiektua eta instalazioa gauzatzeko baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ri

132 kVko airetiko linea elektrikoaren aldaketa, zirkuitu bikoitza, honako funtsezko ezaugarriak ditu:

Eroaleak: 6 (1 x 281, 1 mm2) Al-Ac, LA-280 motakoa.

Lurreko kablea: 1 x 110,6 mm2, Al+AA/AC, 80 zuntz optiko bere nukleoan (OPGW15 motakoa).

Luzeera osoa: 1.315 m.

Hasiera: Alonsotegi-Ortuella I eta II lineako 21 euskarria (gaurkoa).

Bukaera: Linea bereko 25 euskarria (gaurkoa).

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoarekin eta ondorengo baldintza orokorrekin bat eman da:

1.– Onartutako proiektuarekin bat etorriaz gauzatu beharko dira obrak, eta, halakorik bada, eskatzen eta onartzen diren aldakuntzekin.

2.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

3.– Instalazioen titularrak obrak amaitu direla jakinarazi beharko dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, betiere behin betiko errekonozimenduaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta emateko.

4.– Obrak egiteko beharrezko diren udal edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentziak eta gainerakoenak errespetaturik, ematen da ebazpen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren aurrean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita 4/1999 Legean. Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 12a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala