Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2007ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5411

IRAGARKIA, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 507/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 07.0141.01.02.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzekoa dena.

Rameau Djimotoum Samart jauna ezin izan dugu aurkitu administrazio-espedientean agertzen den helbidean (Judizmendi kalea 24, -6. SA, Gasteiz). Beraz, jakinarazten zaio Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak espediente hori bidal dakion eskatu duela. Espedientea Aserraderos San Blas, SLk eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak 2007ko maiatzaren 4an eman zuen Ebazpenaren aurka (07.0141.01.02.01.02 -01/2006/213- zehapen-espedientea). Ebazpen horrek ebatzi egiten du demandatzaileak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Laneko Lurralde ordezkariak 2007ko otsailaren 16an emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Rameau Djimotoum Samrt jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 12a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala