Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2007ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
5410

IRAGARKIA, GUFEren Zentro batzuen garbiketa orokorraren zerbitzua kontratatzeko lehiaketari buruzkoa.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE).

b) Espediente zenbakia: 10/07.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: "GUFEren Zentro batzuen garbiketa orokorraren zerbitzua".

b) Banaketa erloka eta kopuruka: zortzi erlo.

c) Burutzeko tokia: Bizkaia.

d) Burutzeko epea: 2008ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio-era.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

* Zifratan: 519.000,00 euro, BEZa barne.

* Letratan: bostehun eta hemeretzi mila euro, BEZa barne, hurrengo mota handienetan banakatuta:

1. erloa: Dolaretxe GAU	59.000,00 euro

2. erloa: Barakaldoko HAZ	76.000,00 euro

3. erloa: Uribarri Zentroa (Madarias-Loiu)	88.000,00 euro

4. erloa: Udaloste Egoitza	3.500,00 euro

5. erloa: Zumelegi Egoitza	110.000,00 euro

6. erloa: Lusa Egoitza	95.000,00 euro

7. erloa: Santurtziko Itxas-Etxea	72.500,00 euro

8. erloa: Bekoetxe Eguneko Zentroa	15.000,00 euro

5.– Bermeak: behin-behineko fidantza.

1. erloa: Dolaretxe GAU	1.180,00 euro

2. erloa: Barakaldoko HAZ	1.520,00 euro

3. erloa: Uribarri Zentroa (Madarias-Loiu)	1.760,00 euro

4. erloa: Udaloste Egoitza	70,00 euro

5. erloa: Zumelegi Egoitza	2.200,00 euro

6. erloa: Lusa Egoitza	1.900,00 euro

7. erloa: Santurtziko Itxas-Etxea	1.450,00 euro

8. erloa: Bekoetxe Eguneko Zentroa	300,00 euro

6.– Agiriak eta Informazioa eskuratzea.

a) Informazioa: Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko Bulego Nagusietan (Ugasko bidea, 5. zk., bis, lehen solairua), 48014-Bilbo; telefonoa: 94

406 76 75; faxa: 94 406 76 55.

b) Agiriak jasotzea: Cianoplan-en, Bilboko Juan de Ajuriagerra k/ko 35ean.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken data: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.

7.– Kontratariaren betekizun zehatzak.

a) Sailkapena:

– Aurreko arautegiaren arabera bidalitako ziurtagiriak: indarrean daudenak eta baliokideak direnak onartzen dira.

– HAKLAOren arabera bidalitako ziurtagiriak: U) Taldea Zerbitzu Orokorrak, 1. Azpietaldea, Garbiketa Orokorrerako Zerbitzuak, C kategoria.

b) Beste betekizun batzuk: Espainiakoak ez diren enpresek beren kaudimena egiaztatu beharko dute Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legean ezarritako eran.

8.– Parte hartzeko eskaintza edo eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken data: egutegiko berrogeita hamabigarren (52) eguneko hamabiak (12:00), deialdi publikoaren iragarkia Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean (EBAO) bidaltzen den egunetik zenbatuta.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula berezien eta preskripzio teknikoen pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko tokia:

1.– Erakundea: Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean (Erregistro Orokorrean).

2.– Helbidea: Ugasko bidea, 5. zk., bis, lehen solairua.

3.– Herria eta posta kodea: 48014–Bilbo.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) Erakundea: Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (Batzar-aretoa).

b) Egoitza: Ugasko bidea, 5. zk., bis.

c) Herria: Bilbo.

d) Data: ikus pleguak.

e) Ordua: hamabi eta erdietan (12:30).

10.– Beste argibide batzuk: adjudikaziorako erabiliko diren irizpideak administrazio klausula berezien eta preskripzio teknikoetan pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarkien gastuak: adjudikaziodunaren kontura dira Prentsan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialen argitaratzeagatik sortutako gastuak.

12.– EBAOera Iragarkia bidaltzeko eguna: 2007ko irailaren 14a.

Bilbao, 2007ko irailaren 14a.

GUFEko gerentea,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala